Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bi panel: Ezkerrekoan 'gaztelekuak' testua eta eskuinekoan bi lagun lehen planoan

EKINTZA BEREZIAK



Gaztelekuan, egunero aurkitu ditzakezun jarduerez gain, zenbait ekintza berezi ere antolatzen ditugu.

Hemen dituzu adibide batzuk:

Emakumearen eguna/astea
Urtero, martxoaren 8aren inguruan, Emakumearen Nazioarteko eguna ospatzen dugu Gaztelekuetan, hainbat ekintza bereziren bitartez: jolasak, tailerrak, erakusketak…
Haur batzuk emakumearen eguneko leloak dituen pankarta bat horman itsasten ari dira






















Tailer afektibo sexualak
Ziurrenik, sexualitatearen inguruko duda asko izango dituzu
eta zalantza horiek guztiak lagun artean argitzen laguntzeko,
saio batzuk antolatzen ditugu. Hauetan lasaitasunez hitz egiteko aukera izango duzu eta baita zure kezkak partekatzeko ere.
Haur batzuk arbelera begira ari dira tailerrean





















Merienda osasuntsuak
Arratsalde erdian litxarreriak jateaz gain, badaude meriendatzeko beste modu batzuk ere.
Horregatik, meriendatzeko alternatibak eskaintzen dizkizugu.
Anima zaitez, eta prestatzen ikasiko ditugu elkarrekin!
Gazte batzuk frutarekin merienda prestatzen ari dira mahai inguruan






















Euskararen eguna
Urtero abenduaren 3aren inguruan, Euskararen Eguna ospatzen dugu Gaztelekuetan
hainbat ekintza bereziren bitartez: jolasak, tailerrak, filmak…
Bi haur besarkada bat ematen ari dira 'euskaraz bizi nahi dut'-ren banderapean





















Bihotz Birikak Suspertzeko tailerrak DYArekin batera
DYArekin elkarlanean, bihotz biriken suspertze teknikak irakasteko tailerrak egin dira 2016ko maiatza eta ekainean zehar.
Bihotz Biriken Geldialdia jasan duen pertsona baten kasuan BBS maniobrak berehala hasteak berebiziko garrantzia du, bere garuna babesteko eta ondorio itzulezinak saihesteko.
Haur bat suspertze teknika bat praktikatzen ari da monitore baten ondoan






















Gazte Latchó tailerrak
2014-15 ikasturtean AGIFUGI elkartearen bitartez, ijito kultura gertuagotik ezagutzeko tailer batzuk egin genituen Gaztelekuetan.
“Miguel eta Nekane” komikia ikusi eta komentatzeko, eta baita kaxoi flamenkoa eta txaloak jotzen ikasteko aukera izan zuten.
'Miguel eta nekane' komikiaren azala

'Miguel eta Nekane 2' komikiaren azala





















Informa zaitez Gazteleku bakoitzean noiz izango den hurrengo ekintza!