Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bi panel: Ezkerrekoan 'gaztelekuak' testua eta eskuinekoan bi lagun lehen planoan

GAZTE EKIMENAK



Jarduera hauen bitartez zure inplikazio eta partehartzea bilatzen dugu bereziki: zuek proposatutako gauzak edota zuek bultzatutakoak.


Jakingunea
Guztiok dugu zerbait eskaintzeko eta bestei irakasteko.
Zein da zure trebetasuna?
Proposa ezazu zure Gaztelekuan eta elkarrekin antolatuko dugu saioa!

Ekintza hauen bitartez, lagun berriak egin ditzakezu eta besteengandik gauza berri asko ikasi.
  • Sukalde errezeta berriak.
  • Dantza teknikak.
  • Ikasteko trikimailuak.
'Jakintzen elkartrukea'-ren taula atean ezarrita






















Gaztelekua auzoan
Gaztelekua ere auzoko parte gara. Horregatik, auzoko jaietan parte hartzen dugu tailerrak, jokoak eta abar antolatzen.
Gainera, batez ere eguraldi ona gerturatzen denean, hainbat jaialdi edo ekintza antolatzen ditugu kalean.

Kartela 'Martuteneko udaberri fest 2016 - Maiatzak 13 de mayo'























Giza eskubideen aldeko gazteen margolanen lehiaketa
Donostian urtero egiten den lehiaketa hau, aukera ezin hobea da giza eskubideen inguruan pentsatzen jartzeko.
Azken edizioan, hainat sari irabazi ditugu Haurtxoko eta Gaztelekuetatik aurkeztutako lanekin!
Irabazleak.
Anima zaitez zu ere hurrengoan!

Gaztelekuko mahai batean erdi aroko paraje bat margotzen ari da neska bat






















Beldur barik
Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hainbat ekimen bultzatzen ditu.
helburua, jarrera hau saihestea eta Beldur barik! jarrera izaten ikastea da.
Ekintza horietako bat, Beldur Barik bideo lehiaketa izan da eta hainbat Gaztelekuk parte hartu dugu. Bideoak.
Anima zaitez zu ere hurrengoan!

Hiru gazte 'Gizonak = emakumeak' testua pankarta batean idazten ari dira






















Antzerki musikala
Bidebietako Gaztelekuan, aurreko ikasturtean bezala, 2015eko azarotik 2016ko maiatzera bitartean antzerki musikal bat prestatzen aritu gara.
“Aste gazte” jarri diogu izenburua.
Oso ondo pasa dugu, gidoiak idazten, dantzen proba saioak egiten, jantziak prestatzen... eta “Olatu talka” jaialdian erakutsi dugu egindako lana.
Primeran geratu da! Ikusi nahi al duzu?
Bideoa.
'Antzerki musikala 2016' testudun pankarta eta parte-hartzaileen talde argazkia





















Birziklatu
2014-15 ikasturtean zehar, Martuteneko Gaztelekuko talde batek bizikletak konpontzeko ikastaro bat egin zuen.
Astero elkartzen joan ziren, bizikletaren zatiak ezagutzeko, konponketa txikiak egiten ikasteko,...
Maiatzean, “Olatu talka” jaialdiarekin bat eginez, ikasitakoa auzoan erakutsi ahal izan zuten Haurtxokoarekin batera egindako “Udaberrifest” jaialdian.

2015-16 ikasturte honetan zehar berriz, Egiako Gaztelekuko talde bat zura lantzen aritu da,
bizikleta eta patinentzako gynkana baterako behar ziren elementuak sortzeko.
Primeran geratu da!

Egiako Gaztelekuko gazteek berrerabilitako ekaia marrazteko darabilte





















Zibergune
Badakigu bideo jokoek txoratzen zaituztetela.
Horregatik, hainbat Gaztelekuetan, hainbat gazte taldeek zenbait jaialdi antolatu dituzte bideojokoen inguruan.
Jaialdi hauek, haur, nerabe eta gurasoei zuzendurik egon dira eta bertan bideojokoetan jolasteaz gain, adin bakoitzarentzako bideojoko egokienak eta hauen erabilera zuzena eta izan ditzaketen arriskuen inguruko buruzko informazioa jasotzeko aukera izan dute.

Zibergune prozesuko argazki galeria horma batean itsatsita



Gazteak bideojokoekin jolasten ari dira pantaila anitzetan jai-dekorazioz apaindutako gela batean

Gazteforum
Urtero bezala, zenbait Gazteleku Hezi Zerb elkarteak antolatzen duen eta Gipuzkoako hainbat herrietako taldeek parte hartzen duten “Gazteforum” lehiaketan parte hartu dute.
Talde parte hartzaile bakoitzak, gai bat aukeratu du eta film labur, dokumental, bideoklip edo fotomuntaia bat sortu du.
Aukera ona izan da, taldean arduratu edo interesatzen zaizkizuen gaien inguruan hitz egin eta pentsatzeko. Bideoa.

Kartela 'Gipuzkoako Gazte Forum lehiaketa 2016'



Odol emaileak
Groseko Gaztelekuan badakigu odol emaile izatearen garrantzia zein den.
Horregatik, odola ematearen eta odol emaile izatearen garrantziaz informatzeko kanpaina bat prestatu genuen, eta, 2016ko ekainean, “Odol emaileen maratoia” antolatu genuen Okendo kultur etxeko Areto Nagusian, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin batera.
Gainera, auzoko ostalaritza establezimenduen eta hiriko supermerkatuen laguntza lortu genuen ekintzarako.
Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi. Ziur hurrengoan gehiago izango garela!
Superheroiz jantzitako odol tanta bat eta 'Ez duzu superheroia izan behar biziak salbatzeko, soilik odola eman!' testua






















Aiete paint
Aieteko Gaztelekuan, 8 gazteren artean, Gaztelekuaren zati bat apaintzeko mural bat egin dugu.
Murala auzoko irudi eta toki bereziekin osatu da. Horretarako, lehenik auzoan zehar argazkiak atera, ondoren margotuko ziren irudiak aukeratu, eta, azkenik, margotze lanari ekin genion! Hauxe izan da emaitza! Gustatzen?
Gazte batzuk aieteko Gaztelekuan horma-irudi bat margotzen ari dira






















Gure baratza
Intxaurrondoko Kultur Etxean badago baratza txiki bat eta “Cristina Enea Fundazioa”rekin batera, Intxaurrondoko Gaztelekuko kideek bizitza eman nahi izan diogu.
Bertan nola landatu eta baratza nola zaindu ikasi dugu, ondo zaindu dugu eta emaitza ez dago batere gaizki!
'Gure baratza' proektuko memoriaren argazkia



Barazkiak dituzten baratze txiki batzuen argazkia

Anima zaitez zu ere hurrengoan!