Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2021-2024 plan estrategikoa



Donostia Gazteriako Plan Estrategikoa 2021-2024



Donostiako Udaleko Gazteria Sailak 2021-2024 eperako plan estrategikoa egin berri du, Donostiako Udaleko beste sail eta erakundeekin, eta Gipuzkoa eta Euskadiko gazteria alorreko eragileekin elkarlanean.

Bertan jasotzen den moduan, Gazteria Sailaren misioa Donostiako haur, nerabe eta gazteei euren bizi-kalitatean eta gizarte-ongizatean eragingo duten sustapen-politikak garatzea da, elkarlanetik eta arduratik pertsona aktiboak heziz.

Donostiako Udaleko Gazteria Sailak, 0-30 urte bitarteko donostiarrei, euren interes eta beharretatik abiatuta eta euren eskubideen sustapenean eta defentsan bidelagun izanik, haur, nerabe eta gazteen bizitza-ziklora egokitutako eta pertsonaren autonomiaren garapenean lagunduko duen funtsezko eta erreferentziazko bidelagun eta laguntzaile gisa irudikatzen du bere burua.

Planak 4 erronka edo ardatz jasotzen ditu:
  • Gazteria Lantaldea sendotzea.
  • Haur, nerabe eta gazteen sustapenean eragitea.
  • Zeharkakotasun kultura lantzea.
  • Posizionamendua hobetzea.

Haur, nerabe eta gazteen sustapenerako ezinbestekoa da, eurak erdigunean jartzea. Horregatik, partaidetza-prozesu bat bideratu da zerbitzu eta programetako langile eta erabiltzaieekin batera. Haur, nerabe eta gazteen beharrak ezagutu ditugu eta beraiekin batera euren sustapenerako erronkak eta ekintzak definitu ditugu.

Guztia urtez urtekako kudeaketa-planen bidez antolatu eta kudeatuko da. Plan estrategikoaren indarraldiko urte bakoitzean urteko kudeaketa-planak prestatuko dira eta urte horretan bete beharreko helburua, lehenetsi beharreko lan-ildoak eta aurrera eraman beharreko ekintzak zehaztuko dira.