Gazte Taldeak eta Elkarteak

Giza balioak sustatu eta gazteen bizi kalitatea hobetzen dituzten programak garatzen dituen talde bat osatzen duzue?

Guk diru laguntzen bidez lagunduko dizuegu. Gizarte gizabidezkoagoa lortzeko laguntza emateko prest bazaudete, guk ere parte hartu nahi dugu eta zuen elkartasunezko izaera sustatu.

Udalaren diru laguntzak gazte elkarteen edo taldeen programa egonkorrak, zein haurren eta gazteen bizi baldintzak eta kalitatea nabarmen hobetzen duten proiektu zehatzak gauza ditzaten ematen dira.

Diru laguntzak banatzeko hainbat irizpide dago: aurkeztu den proiektu pedagogikoa, eragina, jardueraren maiztasuna eta erregulartasuna, elkartearen edo taldearen ibilbidea eta bilakaera, auzoan edo jarduera-esparruan duen benetako garrantzia eta proiektu berritzaileenganako inplikazioa.