Gabonak zuretzat: diru-laguntza

Gabonak Zuretzat programa barruan, Gabonetarako ekintza egitarau berezia antolatzen duten elkarteentzako diru laguntzak dira. Gabon garaian egingo diren ekintza ludiko eta/edo kulturalez osaturiko proiektuak diruz lagunduko dira, beti ere beraien onuradunak Donostiako 0 eta 30 urte biatarteko haur edo/eta gazteak izango direlarik.

Proiektuak aisialdi hezitzailea eta kulturala bultzatu behar dute, ludikoak, dibertigarriak, alternatiboak eta aisialdikoak diren ekintzen bitartez. Garrantzia berezia emango zaie kontsumismo eza, partaidetza, kooperatibismoa, elkartasuna, errespetua, osasuna, ingurumena, berdinatsuna, aniztasuna nahiz giza eskubideak babesten dituzten proiektuei.