Inprimatu

Whatsapp ikonoa

ANTIGUAKO GAZTEGUNEA: Udala eta gazteen arteko elkarlana


Buru eta kasko militar baten silueta eta 'Gaztegunea eraikitze bidean. Sartu gurekin!' testua

2013ko martxoaren 2an aurkeztu zuen publikoki Antiguako Gaztegunea definitu eta antolatzeko martxan jarri den prozesua. Antiguoko Villa Alegria udal eraikinean kokatuko den ekipamendua izango da, gazteek sortutako elkarte batek kudeatutakoa izatea aurreikusten da eta udan zabalduko lituzke bere ateak.


Gaztegunea prozesu parte hartzaile baten bidez sortzen ari da. Donostiako Udala eta Antiguako gazte talde sustatzaile bat elkarlanean aritu dira hainbat hilabetez, azarotik otsailera (1go fasea), egitasmo honen aurreneko zirriborroa eginez, eta prozesua bera nola izan behar duen adostuz: bigarren fasean eta martxotik ekainera prozesua auzoko gazte guztiei zabalduko zaie, ondoren udaran lokala irekitzeko.




AURKEZPEN EKITALDIA ETA BIGARREN FASEAREN HASIERA (2013ko martxoak 2)



Bilera batzuk egin ondoren, prozesu partehartzaile bati hasiera eman diogu gazteen behar, arazo eta interesen inguruan hausnartzeko, eta “Gazteguneak” berak eta bertan garatuko den proiektuak izan beharreko ezaugarriak definitzeko asmoz. Gainera, prozesu honek izaera esperimental eta pilotua edukitzea nahi dugu, lortutako emaitzak etorkizunean beste leku eta proiektuetan aurrera eramaten diren prozesuentzako eredugarri izan daitezen.


Pertsona talde baten argazkia Antiguako Gaztegunearen kanpoaldean

Martxoaren 2an Villa Alegrian prozesuaren aurkezpen publikoa egin zen. Orain arte egindakoa ezagutzera emateaz gain, hemendik aurrera eman beharreko pausuak zehaztu eta prozesura gazte gehiago animatzea sustatu nahi izan da.




Lugaritz Kultur Etxearen barruko argazkia erakusketan zehar

Martxoaren 2tik 22ra bitartean Lugaritz Kultur Etxean prozesu honi buruzko erakusketa ikusgai egon da.







Aurrekariak

Kartela 'Aurrekariak'




Orain arte egindakoa
Kartela 'Orain arte egindakoa'




Hemendik aurrera egingo duguna
Kartela 'Hemendik aurrera egingo duguna'




Beste esperientzia batzuk
Kartela 'Beste esperientzia batzuk'




2. FASEA



2013ko martxotik ekainera, auzoko gazte guztiei irekitako bilera eta lan saioak ospatuko dira eta bertan proiektuaren nondik norakoak elkarrekin definituko dira: helburuak, balioak, baldintzak edo mugak, funtzionamendua, harremanak… eta auzolanean eraikina pixkanaka eraldatzen joango da: garbitu, margotu, egokitu… gazteek eman nahi dioten erabilerara egokitzeko.


Bilera eta lan saio hauek, honako larunbatetan izango dira 10:00etatik 14:00ak arte, Villa Alegrian bertan (Lugaritz Kultur Etxearen ondoan).



  • Martxoak 23
  • Apirilak 20
  • Maiatzak 18
  • Ekainak 1

Pertsona talde bat Villa Alegriako lorategia zaintzen ari da





Baserri baten ingurua eta 'Txantxarreka gaztetxea' testua dituen marrazkia

PROIEKTUAREN JAIOTZA: TXANTXARREKA


2013ko udan hasi ziren martxan Txantxarreka izenarekin. Txantxarrekak Antiguoko gazteon bilgune eta mota eta euskarri guztietako proiektuen sustatzaile izan nahi du.


Eragileak:
Programazioa:

Hilabetero ekintzak ezberdinak antolatzen dira: dantza tailerrak, asteazkenero zineforum-a,...
Sar zaitez beraien webgunean beraien programazioa ezagutzeko:


MEMORIA( 2013 IRAILA - 2014 IRAILA)


'Memoria - Txantxarreka Gaztetxea 2013.09 - 2014.09' Testua Memoria

DONOSTIAKO ANTIGUAKO GAZTEGUNEAREN PROZESUAREN AZALPEN-BIDEOA (2014/09/19)