Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Liburu Baby Kluba

Astelehena, 10:30-11:30, Okendo Kultur Etxea
Asteazkena, 10:30-11:30, Liburutegi Nagusia - Haur Saila
Ostirala, 10:30-11:30, Intxaurrondo Kultur Etxea

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek ere jardueran parte hartuko du. Ardatza eta abiapuntua liburua da, eta helburu nagusia umeengan eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea.

Liburu Baby Kluba jarduera kulturaniztuna da, euskal kultura eta munduko kultura ezberdinak sustatzen ditu eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Antolatzaileak: Mestiza Elkartea, Donostia Kultura.



Soinu magikoak

Soinu majikoak

Osteguna, 10:30-11:30, Udal Musika eta Dantza Eskolan (Egia)
Ostirala, 10:30-11:30, Aiete Kultur Etxean

0 eta 2 urte bitarteko haurrei, senide edo zaintzaile heldu baten laguntzaz, zuzenduriko musika tailerra. Musikaren eta jolasaren bidez haurra eta helduaren arteko lotura afektiboa indartzen eta umeen garapena sustatzen da tailer hauetan. Instrumentu musikalak joz, abestiak kantatuz (ingelesez, gaztelaniaz, euskaraz).

Aurrez izena eman behar da: 608 193701 telefono zenbakian edo info@musikhazi.com helbide elektronikoan.

Antolatzaileak: Musikhazi Gipuzkoako Musikoterapia Elkartea, Musikanaiz, Donostiako Udala, Donostia Kultura.


Familientzako Txiki Pups

Asteazkena, 10:30-13:00, Uliako baratzak

0-3 urte bitarteko haurrei eta beren familiei zuzenduta
Informazio gehiago:uliakolorebaratzak@gmail.com / https://uliakolorebaratzak.wordpress.com/