Inprimatu

Whatsapp ikonoa


KONTADORESEN UDABERRIKO LABORATEGI ARTISTIKOETAN IZEN EMATEKO EPEA ZABALIK

Kontadoresek gazteei zuzendutako zazpi laborategi artistiko programatu ditu apirilaren 1etik aurrera. Hainbat diziplinen artean, kale argazkigintza, antzerkia eta sukaldaritzarekin zerikusia dutenak nabarmentzen dira.



Kontadores Gazte Zentroak hainbat ikastaro programatu ditu, 2017ko apirila eta ekaina bitartean. Guztira 117 plaza eskainiko dira, zazpi laborategi artistiko zein kulturaletan banaturik.

Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena. Gainera, azpimagarria da tailerren prezioa gazteei egokituta dagoela. Laborategi hauen helburua da, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko harremanak sustatzea, zein eta dinamika bereziak sortzea. Hain zuzen ere, berezitasun horrek egiten du eskaintza benetan erakargarria eta berezia gazteentzat. Aurtengo eskaintza sortzeko, batik bat, lau irizpide nagusi hartu dira kontuan:

• Lehena, hainbat laborategi sortzea Kontadoreseko ohiko erabiltzaileekin eta partaideekin batera. Erabiltzaileekin egindako harreman horri esker sortu dira kale argazkigintza eta Lightroomprograma sakontzeko laborategi proposamenak.

• Bigarrena, aurreko edizioetan arrakastatsuak izan diren laborategiren jarraipena ahalbidetzea. Batik bat, publiko gazte zabalaren interesak kontuan hartu ditugu, eta Kontadoresera ahalik eta gazte gehien erakartzea dira helburu nagusiak.

• Hirugarrena, proposamen berritzaileei eta deigarriei lekua egitea.

• Auzotarrek proposaturiko ekarpenei baliabideak eskaintzea.


Hona hemen programazioaren informazio osagarria:


KALE ARGAZKIGINTZA

Kameraren bidez hiriko hainbat eremu eta kolektiboen inguruko argazki esku-hartzeak eta argazki erreportajeak egingo ditugu. Eragile zein elkarteekin eremura bisitaldia egin ostean, hausnarketa kolektiboa egingo dugu eta irudien bitartez proposamen berritzaileak sortuko ditugu.

Dinamizazioa: Davit Amunarriz
Datak: apirilaren 1ean / maiatzaren 20an / ekainaren 24an
Eguna: larunbata
Plaza kopurua: 10 pertsona.

Prezioa: 5,25 € saio bakoitzeko (saioak elkarren artean independenteak dira).


LIGHTROOM II: ARGAZKIGINTZA POST-PRODUKZIOA

Laborategi hau, batez ere aproposa da Lightroom I ikastaroa egin dutenentzat, zein eta programak eskaintzen dituen aukeretan sakondu nahi dutenentzat. Ikastaroan landuko ditugu argazkigintza edizioaren xehetasunak; Argazkigintza produkzioaren zereginak errepasatuko ditugu, kamerako irudien inportaziotik hasi eta azken emaitza lortu arte.

Dinamizazioa: Davit Amunarriz
Saio kopurua: 5
Datak eta ordutegia: apirilaren 29an/ maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an. 17:00-21:00
Eguna: larunbata
Plaza kopurua: 12 pertsona
Prezioa: 35 €


MUNDUKO SUKALDARITZA

Laborategi honek hainbat jatorritako janaria prestatzeko eta dastatzeko aukera eskaintzen digu. Osagai konbinazio berezi, errezeta berri, askotariko zapore, espezie zein usainekin esperimentatzeko aukera izango dugu. Laborategi amaieran aukera izango dugu prestaturikoa dastatzeko eta eramateko.

Dinamizazioa: Gregory Schaefer
Datak eta ordutegia:
• Libano: apirilaren 1ean, 16:30-20:30
• Vietnam: maiatzaren 6an, 16:30-20:30
• Mexiko: ekainaren 3an, 16:30-20:30
Eguna: larunbata
Plaza kopurua: 15 pertsona
Prezioa: 8 € saio bakoitzeko (saioak elkarren artean independenteak dira).


ANTZERKI FISIKOA

Antzerki fisikoan erritmoen, espazioen eta indarren erlazio handia dago. Antzerki organikoa da eta gorputza imajinazioaren zerbitzura jartzen dugu. Aktoreak unibertsoak sortzen ditu espresio forma anitzen bidez: antzerkia, dantza, fisikotasuna, ahotsa, musikaltasuna, keinua... Laborategi honetan inprobisazioa hartuko dugu oinarri bezala, eta energia, fisikotasuna, jokoaren plazera, eszenaren konplizitatea eta akzioaren fokua mantenduko ditugu. Saiatuko gara istorioak kontatzen antzerki koreografiko eta bisual baten bitartez.

Dinamizazioa: Mafalda Saloio
Saio kopurua: 4
Datak eta ordutegia: apirilaren 21ean, 22an, 28an eta 29an. 16:30-20:30
Egunak: ostirala eta larunbata
Plaza kopurua: 10 pertsona
Prezioa: 24 €


PERMAKULTURA, HASTAPENAK

Permakultura natura imitatzen duen diseinu-metodologia bat da, eta elikagaiak eta produktuak garatzea ahalbidetzen du, espezieen aniztasuna zainduz. Lekuak “diseinatzen” dira baliabideak ahalik eta modu sinergikoenean sortzeko, naturaren funtzionamendua imitatuz. Leku horietan inork ez du lurra goldatzen, ezta fumigatzen ere, baina aniztasuna eta produkzioa handia da. Ahalik eta kanpo energia gutxien erabiltzen da eta epe luzeko iraunkortasuna bilatzen da. Metodologia hori beste esparru batzuetan zabaldu da, besteak beste, ekonomian, hezkuntzan edo eta teknologian.
Ariketa praktiko eta hitzaldi bidez, permakulturaren printzipioak ezagutzeko aukera izango dugu, kasu arrakastatsuak azalduko ditugu eta ikusiko dugu zeintzuk diren metodologiaren egungo erronkak. Saioak Kontadoresen egingo badira ere, hautazko ekintza modura, metodoaren aplikazioa erakusteko, saio praktiko bat egingo dugu Aralar mendilerro inguruko lursail batean.

Dinamizazioa: Victor Barahona
Informazio gehiago: http://www.permaculturaaralar.com/
Saio kopurua: 3
Datak eta ordutegia: ekainaren 2an, 9an eta 16an. 17.30- 20.30
Eguna: ostirala
Plaza kopurua: 10 pertsona
Prezioa: 13,50 €


ZEMENTUZKO APAINGARRIAK

Laborategi praktiko honetan laberik behar ez duen zementuaren bidez sortuko ditugu apaintzeko piezak. Besteak beste, zementuzko lanpara bat, loreontziak eta kandelen euskarriak nola egin ikasteko aukera izango dugu. Norbere sormena landu ahal izango dugu apaintzeko objektu pertsonalizatuak eginaz. Apaintzeko objektu pertsonalizatuak sortu eta, horren bidez, sormena landuko dugu.

Dinamizazioa: Kattalin Usoz
Datak eta ordutegia: maiatzaren 9an, 16an eta 23an, 18:00-20:00
Eguna: asteartea
Plaza kopurua: 10 pertsona
Prezioa: 9 €


PLAZA DANTZA

Auzoko plazetan, erromerietan edo Sanjoanetan dantzan aritzeko hainbat pauso ikasi ahal izango duzu. Adin guztietako Bidebietako auzokideei zuzenduriko laborategia da,

Saio kopurua: 8 saio
Datak eta ordutegia: maiatzak 3,10, 17, 24, 31; ekainak 7, 14, eta 21. 19:30-20:30
Asteguna: asteazkena
Plaza kopurua: 15 pertsona
Prezioa: 15€
Informazioa eta izen ematea: emailez kontadores@donostia.eus edo telefonoz 943483476. Parte hartzeko izena eman ahal izango da apirilaren 28ra bitarte. Izen emateak apirilaren 28ra bitarte egin ahal izango dira.
Antolatzaileak: Eltzegor Euskara Elkartea eta Kontadores Zentroa


PARTE HARTZEKO IRIZPIDEAK
Gazteei espresuki zuzenduriko ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoei, hain zuzen ere. Lehentasuna izango dute Donostian erroldaturik dauden gazteak. Laborategien eskaintza aurretik aipatutako adin tarteari zuzendurik badago ere, 30 urtetik gorako pertsonek ere parte hartzeko aukera izango dute. Kasu horietan, beharrezkoa izango da partaidetzaren egokitasuna balioztatzea eta plaza libreak egotea.

IZEN EMATEAK ETA INFORMAZIOA

Izen ematea jarraian adierazitako webgunean egin daiteke: www.kontadores.eus
Bertan ere, ikastaro guztien inguruko informazioa egongo da.
Izen ematea zabalik izango da ikastaro bakoitzaren hasiera data arte.

Kontadores Gazte Zentroa: Pasai San Pedro, 13. Bidebieta. Donostia.
Tel.: 943 483 476
Web: www.kontadores.eus
Email: kontadores@donostia.eus
Facebook: http://www.facebook.com/kontadores.gazte.zentroa
Twitter: @kontadores

Ordutegia:
Asteartetik ostiralera, 17:30 - 20:30
Larunbatak, 17:00-21:00