Inprimatu
Whatsapp ikonoa




Protokolo honen xedea da deskribatzea nola egiten diren indarkeria matxisten biktimei eta bizirauleei laguntzen diharduten euskal erakunde publikoen arteko esku-hartzea eta artikulazioa, erakunde horiek arreta koordinatua, integrala, eraginkorra eta kalitatekoa eman dezaten.


Protokolo honen helburuak honako hauek dira:


• Indarkeria matxistaren biktima eta bizirauleen kasuan, erakundeek egin beharreko esku-hartzea (arreta, bideratzea eta jarraipena) deskribatzea eta jarraibideak ematea.


• Indarkeria matxisten arloko jarduketa instituzionala egokitzea eta koordinatzea, egungo araudi eta legeen esparruan.


• Arreta integrala eta konpontzailea ematea, emakumea berriz biktimizatu ez dadin.


• Egon daitezkeen gabeziak identifikatzea eta erakundeen jarduna aztertzea, prozesuen kalitatea eta arretaren emaitzak hobetze aldera.



Erlazionaturiko dokumentuak