Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Koloretako engranajeen ilustrazioa udaletxeko logoarekin



Donostiako Udaleko aurrekontuetan genero-ikuspegia txertatzeko prozesua 2013an hasi zen. Horrek ez du esan nahi aurretik aurrekontuek ez zutela batere genero ikuspegirik, edo prozesua hasi eta berehala erabat txertatua izango dutenik, baizik eta pixkanakako prozesu bat dela, non lehenengo egindakoa ikustarazten den eta ondoren aurrerapausoak emateko proposamenak eta ekintzak gauzatzen diren, betiere une bakoitzean indarrean dagoen Berdintasun Planari lotuta.

Aurrekontuak generoarekiko neutroak ez direnaren ideiatik abiatuta, -hau da, ez dietela era berean eragiten gizonei eta emakumeei eta hortaz sexuaren arabera banatutako lanetan oinarrituriko gizarte-antolakuntza indartu edo arrakalatu dezaketela-, metodologia propio bat proposatzen dugu, gizonen eta emakumeengain eragin bereizgarria duten aurrekontu-programak identifikatzeko.

Adibidez: mendekotasun maila desberdina duten pertsoeni zuzendutako etxez etxeko laguntza zerbitzuak emakumeei egiten die mesede batez ere, gehiengoa baita zaintzaren arloan lan egiten duten profesionalen artean eta zaindutako pertsonen artean, eta zerbitzuari esker atseden hartzen duten etxeko edo sendiko zaintzaileen artean ere. Hortaz, zerbitzu honi bideratutako aurrekontua desagertuz edo murriztuz gero, kaltetutako kolektiboa emakumeez osatua izango litzateke. Futbol zelai bat eraikitzeko inbertsioak bideratzen badira ordea, onuradunak gizonak izango dira batipat, klubetako jokalari eta agintariak, eta futbol-zaleak gizonak baitira ein handi batean. Lehenengo kasukoak bizitzaren iraupenerako beharrezkoak diren ekintzak dira, eta bigarrenekoak berriz, eragin ekonomikoa duen aisialdi ekintza bat. Denboraren erabileraren inguruko ikerketek erakutsi dute gainera emakumeek denbora gehiago ematen dutela diruz ordaindu gabeko zaintza lanak egiten, eta gizonek, ordea, denbora gehiago ematen dutela diru truke egindako lanetan eta aisialdian. Horrela izanik, oso baliotsua den baliabidea modu desorekatuan banatzen da: denbora, alegia. Azken finean, emakumee eta gizonen errealitate ekonomiko eta sozialak desberdinak dira; horregatik aurrekontu publikoek modu ezberdinean eragiten diete.

Giza-talde desberdinengain eragin desberdina dute hortaz aurrekontu publikoek: emakumeak, gizonak, etorkinak, adinekoak, gazteak... Genero ikuspegia duten aurrekontuek bi helburu nagusi dituzte:
  1. Gizonen eta emakumeengain aurrekontuek duten eragina ezagutzea, ahal den neurrian beste diskriminazio batzuk kontuan izanik: adina, migrazio-estatusa edo errenta-maila.
  2. Berdintasuna bultzatzeko tresna izatea.

TXOSTEN GUZTIAK

2014 Aurrekontuak genero perspektibarekin egiteko gomendio txostena
2015 Udal Aurrekontuen Azterketa Genero Ikuspegitik
2016 Udal Aurrekontuen Azterketa Genero Ikuspegitik
2017 Udal Aurrekontuen Azterketa Genero Ikuspegitik
2018 Udal Aurrekontuen Azterketa Genero Ikuspegitik
2019 Udal Aurrekontuen Azterketa Genero Ikuspegitik
2020 Udal Aurrekontuen Azterketa Genero Ikuspegitik
2021 Udal Aurrekontuen Azterketa Genero Ikuspegitik
2022 Udal Aurrekontuen Azterketa Genero Ikuspegitik
2023 Udal Aurrekontuen Azterketa Genero Ikuspegitik