Inprimatu
Whatsapp ikonoa

INSPEC2T aplikazioa darabilen mugikor baten pantaila argazkia

UDALTZAINGOA: ZURE HURBILEKO POLIZIA


Gure helburua: ZURE SEGURTASUNA HANDITZEA

Donostiako Udaltzaingoan proiektu bat lantzen ari gara, hiriko dendei eskaini nahi diegun aplikazio informatiko bat dela eta, haiekin batera babes-sistema hurbilago, azkarrago eta eraginkorrago bat ezartze aldera.

INSPEC2T aplikazio-prototipoa da, Europako Batzordearen H2020 (http://inspec2t-project.eu) Ikerketa Proiektuaren esparrukoa.

INSPEC2T aplikazioaren bitartez, dendariek eta Udaltzaingoak informazioa partekatuko dugu denbora errealean, segurtasunari lotutako gaien inguruan, hala nola, ebasketak, lapurretak, arazoak bezeroekin, billete faltsuen erabilera…




Eta probaldia iragandakoan?


Datuak aztertu eta aplikazioaren eraginkortasuna ebaluatu eta gero, emaitza aldekoa balitz, hirian ezartzea proposatuko genuke eta, pixkana-pixkana, erabiltzaileen kolektiboa handituz joango litzateke.



  • Probaren iraupena: 2018ko urriaren 15etik abenduaren 15era
  • Esku-hartze aldea: Donostiako Erdialdeko denda guztiek parte hartu ahal izango dute, 100 erabiltzaile izateraino. Izan ere, proba pilotua denez, ezin dugu kopuru hori gainditu.
  • Lan plataforma: INSPEC2T aplikazioaren bidezkoa; doakoa da inskribatutako dendarientzat.
  • Nola inskribatu: Bidali maila bat helbide honetara: udaltzaingoa@donostia.eus
  • Gaian, MERKATARITZARAKO PROBA PILOTUA idatzi eta datu hauek eman:
    • Dendaren izena, helbidea eta telefonoa.
    • Harremanetarako arduradunaren NAN, izen-abizenak eta telefonoa.
    • Smartphonearekin lotutako posta-kontua.
  • Baita ere, jo dezakete Puntudendara (Gipuzkoa Plaza, 7).
  • Inskribatzeko mezu elektronikoak jaso diren hurrenkerari estu-estu jarraiki hautatuko dira erabiltzaileak.
  • Egun batzuk barru, harremanetan jarriko gara zurekin jakinarazteko proban parte hartuko duten dendarien taldean zauden ala ez. Baiezkoan, zure INSPEC2T lizentzia aktibatuko dugu, App deskargatu ahal izan dezazun.

Nolakoa izango da ezartze prozesua?


Interesa duten dendariek, hautatuak izanez gero, aplikazioa beren smartphonean instalatu ahal izango dute. Oso erraza da. Dendaren batek smartphone bat baino gehiago inskribatu nahi badu, inskripzioa egitean esan beharko digu.

Bestalde, Udaltzaingoaren Koordinazio Gunean (092 gela) beste aplikazio bat instalatuko dugu, App erabiltzen duten dendekin denbora errealean konektatzeko balio izango duena.


Zer aukera ematen dituen INSPEC2T aplikazioak?


Dendari bakoitzak Udaltzaingoari abisatu ahal izango dio, denbora errealean, agenteen jarduera eskatzen duen edozein gorabehera dagoenean. Gainera, froga-balioa izan dezaketen irudiak, bideoak eta audioak erantsi ahal izango ditu.

Era berean, Udaltzaingoa aldi bakoitzean dendari batekin nahiz erabiltzaile diren dendari guztiekin batera harremanetan jarri ahal izango da, INSPEC2T aplikazioaren bidez edo alde bakoitzean dauden agenteen bidez.



Zer gertatuko litzateke INSPEC2T aplikazioaren bidezko komunikazioak huts egingo balu?


Lehen esan bezala, INSPEC2T prototipo bat da, eta haren funtzionamendua testatzeko proba pilotua Donostian egingo da.

Hortaz, erabiltzailea izanik, Udaltzaingoaren zerbitzuak lehenbailehen behar eta komunikazio-arazoren bat dagoela ohartzen bazara, EZ IZAN DUDARIK, deitu 092 telefonora zuzenean, eta berehala kasu egingo dizugu.


Eta probaldia iragandakoan?



Datuak aztertu eta aplikazioaren eraginkortasuna ebaluatu eta gero, emaitza aldekoa balitz, hirian ezartzea proposatuko genuke eta, pixkana-pixkana, erabiltzaileen kolektiboa handituz joango litzateke.

Erlazionaturiko dokumentuak