Donostiako Udaltzaingoan proiektu bat lantzen ari gara, hiriko dendei eskaini nahi diegun aplikazio informatiko bat dela eta, haiekin batera babes-sistema hurbilago, azkarrago eta eraginkorrago bat ezartze aldera.
INSPEC2T aplikazio-prototipoa da, Europako Batzordearen H2020 (http://inspec2t-project.eu) Ikerketa Proiektuaren esparrukoa.
INSPEC2T aplikazioaren bitartez, dendariek eta Udaltzaingoak informazioa partekatuko dugu denbora errealean, segurtasunari lotutako gaien inguruan, hala nola, ebasketak, lapurretak, arazoak bezeroekin, billete faltsuen erabilera…
Datuak aztertu eta aplikazioaren eraginkortasuna ebaluatu eta gero, emaitza aldekoa balitz, hirian ezartzea proposatuko genuke eta, pixkana-pixkana, erabiltzaileen kolektiboa handituz joango litzateke.
Interesa duten dendariek, hautatuak izanez gero, aplikazioa beren smartphonean instalatu ahal izango dute. Oso erraza da. Dendaren batek smartphone bat baino gehiago inskribatu nahi badu, inskripzioa egitean esan beharko digu.
Bestalde, Udaltzaingoaren Koordinazio Gunean (092 gela) beste aplikazio bat instalatuko dugu, App erabiltzen duten dendekin denbora errealean konektatzeko balio izango duena.
Dendari bakoitzak Udaltzaingoari abisatu ahal izango dio, denbora errealean, agenteen jarduera eskatzen duen edozein gorabehera dagoenean. Gainera, froga-balioa izan dezaketen irudiak, bideoak eta audioak erantsi ahal izango ditu.
Era berean, Udaltzaingoa aldi bakoitzean dendari batekin nahiz erabiltzaile diren dendari guztiekin batera harremanetan jarri ahal izango da, INSPEC2T aplikazioaren bidez edo alde bakoitzean dauden agenteen bidez.
Lehen esan bezala, INSPEC2T prototipo bat da, eta haren funtzionamendua testatzeko proba pilotua Donostian egingo da.
Hortaz, erabiltzailea izanik, Udaltzaingoaren zerbitzuak lehenbailehen behar eta komunikazio-arazoren bat dagoela ohartzen bazara, EZ IZAN DUDARIK, deitu 092 telefonora zuzenean, eta berehala kasu egingo dizugu.
Datuak aztertu eta aplikazioaren eraginkortasuna ebaluatu eta gero, emaitza aldekoa balitz, hirian ezartzea proposatuko genuke eta, pixkana-pixkana, erabiltzaileen kolektiboa handituz joango litzateke.
Erlazionaturiko dokumentuak