Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Hondartzen erabiltzaileentzako aholkuak


1. Egin kasu une oro sorosleek esandakoari.


2. Begiratu hondartzan egoten den ohartarazteko bandera zer koloretakoa den.
  • Bandera gorriak esan nahi du debekatuta dagoela bainatzea.
  • Bandera horiak arreta esan nahi du; beraz, kontuz ibili beharko duzu olatuen ondorioz sortzen diren korronteekin.
  • Bandera berdeak esan nahi du baimenduta dagoela bainatzea.


3. Bainurako ezarritako eremuak errespetatu behar dituzu.
  • Eremu horiek balizen bitartez seinaleztatuta daude.
  • Baliza horietatik kanpo igeri egiten baduzu, itsasontziren batek, surflariren batek, edo halakoren batek jotzeko arriskua duzu.


4. Ez duzu bainatu behar bainurako prestatuta ez dauden eremuetan edo korronteak ote dauden ez dakizun beste eremu batzuetan.


5. Korronteak eramaten bazaitu, ez larritu, ez saiatu korrontearen kontra igeri egiten, eta uretatik ateratzeko zailtasunak badituzu, egin laguntza eskatzeko keinuak.


6. Arrokak dauden eremuetan, erabili oinetako egokiak harriekin ebaketak ez egiteko, trikuen arantzak ez sartzeko edo itsasaldean hain ugari diren espezie ziztatzaileek ez ziztatzeko.


7. Ez bota uretara altueretatik urak zenbateko sakonera duen ez badakizu.


8. Haurrak objektu flotatzaileekin (adibidez, koltxoiak, flotagailuak, eta abar) jolasten badira, heldu baten zaintzapean egin beharko dute beti, bereziki haize handia badabil.


9. Saihestu deshidratazioak.
  • Haurrek eta zaharrek errazago galtzen dute gorputzeko likidoa; horregatik, komenigarria da likidoak maiz edatea.


10. Saiatu eguzkiaren eraginpean gehiegi ez egoten.
  • EZ AHAZTU eguzkitik babesteko kremak erabiltzea.
  • Haurrei dagokienez, ez daitezela eguzkipean egon egunaren erdiko orduetan, eta inoiz ez buruan babesik gabe.


11. Saihestu lapurretak.
  • Hondartzara behar duzuna soilik eraman behar duzu.
  • Ez eraman dirurik edo baliozko objekturik (kontuz ibili diru-zorroekin eta argazki-kamerekin).
  • Ez galdu begien bistatik zure gauzak bainatzen zaren bitartean.
  • Ez zaitez fidatu ezezagunek eskaintzen dizkizuten laguntza susmagarriekin.


12. Hondartza guztietan dauzkazu Udaltzainak eta horiek informatu eta lagunduko dizute behar izanez gero.