Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Oinezkoentzako aholkuak


Hiriko harrapaketetako asko oinezkoen pasabideetan eta seinaleztatu gabeko tokietan gertatzen dira. Heldu gehienek galtzada zeharkatzeko arauen berri badute ere, harrapaketak gertatzen dira. Pentsatu behar dugu errepidea zeharkatzea ez dela erraza, oso denbora gutxian informazio asko prozesatu behar dugulako. Prozesu horiek guztiak oso azkar gertatzen dira, eta ia konturatu gabe, eta egoera prozesatzen dugun bitartean ibilgailuak aurrera jarraitzen du galtzadan, eta, ondorioz, autoaren eta oinezkoaren arteko tartea murrizten da.
  • Putzu baten gainetik pasa den ibilgailu batek bustitako gizon baten marrazkia
    Ibili beti espaloietatik.
  • Kontuz ibili garaje eta tailerrekin. Ibilgailuek ustekabeko maniobrak egin ditzakete, ikusten ez bazaituzte
  • Ez ibili ertzetik gertu, harrapatzeko arriskua badagoelako, eta, gainera, autoek busti egin zaitzakete egun euritsuetan.
  • Animaliak lotuta eraman beti; bestela, auto batek harrapa ditzake, eta gainera jendea izuarazi dezakete.
  • Ahal dela, aukeratu kalea zeharkatzeko ibilbiderik eta punturik seguruenak.
  • Galtzadara salto egin aurretik, autoen abiadura eta distantzia kalkulatu behar da.
  • Oinezkoen pasabidera iristean, espaloian geratuko gara, eta ez galtzadan.

Txakur bat jarraika duen txirrindulari baten argazkia

Errepide aurrean ezker-eskubira begira ari den haur baten marrazkia
  • Ibili beti espaloietatik.
  • Kontuz ibili garaje eta tailerrekin. Ibilgailuek ustekabeko maniobrak egin ditzakete, ikusten ez bazaituzte.
  • Ez ibili ertzetik gertu, harrapatzeko arriskua badagoelako, eta, gainera, autoek busti egin zaitzakete egun euritsuetan.
  • Animaliak lotuta eraman beti; bestela, auto batek harrapa ditzake, eta gainera jendea izuarazi dezakete.
  • Ahal dela, aukeratu kalea zeharkatzeko ibilbiderik eta punturik seguruenak.
  • Galtzadara salto egin aurretik, autoen abiadura eta distantzia kalkulatu behar da.
  • Oinezkoen pasabidera iristean, espaloian geratuko gara, eta ez galtzadan.
  • Ibiltzen ari diren aiton-amonen marrazkia
    Beharrezko denbora baduzu soilik zeharkatu behar duzu kalea. Semaforo berdeak noiz arte iraungo duen ez badakizu, erreparatu argi berdeko ziklo oso bati, igarotzeko behar adinako denbora duzula egiaztatzeko. Nahikoa denbora ez duzula izango uste baduzu, ahalegindu beste toki seguruago batetik igarotzen.
  • Ez zeharkatu kalea semaforoak dagoeneko tarte bat eman badu berdean, agian nahikoa denborarik ez duzulako izango arriskurik gabe igarotzeko.
  • Pentsatu bira egiten duten ibilgailuak bereziki arriskutsuak izan daitezkeela: litekeena da gidariak maniobrari eta gainerako trafikoari adi egotea, eta, ondorioz, zu ez ikustea. Kalea zeharkatu aurretik, egiaztatu beti ibilgailu bat biratzen ari ote den, eta ziurtatu bira egiten ari diren ibilgailuetako gidariek ondo ikus zaitzaketela.
  • Lagundu behar duten guztiei, adinekoei, mugigarritasuna murriztuta dutenei eta abar.



Adingabeekin bazoaz

  • Aita bat haren semearkin ageri den marrazkia
    Zaindu beti txikienen mugimenduak. Ez utzi bakarrik kalea zeharkatzen.
  • Erakutsi onezkoak diren heinean jokatu behar dutela, segurtasunez alegia. Adierazi seme-alabei zer egiten duzun kalea segurtasunez zeharkatzeko: “Kalea zeharkatzean, espaloian gelditzen naiz betiere, trafikorik ba ote dagoen ikusteko: lehenik, ezkerraldera, ibilgailuren bat ote datorren ikusteko, eta, jarraian, eskuinaldera; zeharkatu aurretik, ezkerraldera begiratzen dut berriz ere. Kalea zeharkatu bitartean, ezker-eskuin begiratzen dut, arrisku bat ere ez dagoela ziurtatzeko”.
  • Erakutsi bidea txikiei. Errespetatu semaforoak eta oinezkoentzako gainerako segurtasun-arauak, eta haurrei errespetarazi.
  • Adierazi haurrei betiere espaloitik ibili behar dutela. Espaloirik ezean, ibilgailuen noranzkoaren aurkakoan ibili behar da beti, gidariak ikusteko aukera dugula eta haiek ere gu ikusteko aukera dutela ziurtatuz.

Haur batzuk haien goitibera lasterketa bat egiten ari diren marrazkia


Seinaleztatu gabeko galtzada zeharkatzea



Marrazkian oinezkoak galtzada zeharkatzen ari dira
  • Gurutzatu beti hobeto ikusten duzun tokitik, eta aurreratu ibilgailuen ibilbidea martxaren noranzko guztietan. Saihestu horrelako egoerak, oinezkoen pasabide gertuena bilatuz.
  • ez irten autoen artetik, arriskutsua da. Zeharkatu galtzada seinaleztatutako toki batetik.



Plazak eta biribilguneak zeharkatzea



Biribilgune baten planoa
  • Plaza eta birbilguneetan kontu handiz ibiliko gara, plaza eta biribilguneetara iristen diren kaleetara arreta handiz begiratuz. Biribilgune eta plazak behar bezala zeharkatzeko, honela jardungo dugu:
  • kale guztiak oinezkoen pasabideetatik zeharkatuko ditugu, plaza edo biribilgunea inguratuz nahi dugun tokiraino eta plaza edo biribilgunea erditik zeharkatu gabe. Luzexeagoa da horrela, baina baita seguruagoa ere.



Galtzada errepidean zeharkatzea


Gurutzatu baino lehen errepidea begiratzen ari den haurraren marrazkia
  • Ibili beti galtzadaren ezkerraldetik, ibiltzean beti aurretik datozen autoak ikus ditzazun.
  • Ibili beti bazterbidetik eta ilaran.
  • Gogoratu debekatuta dagoela autobideetatik ibiltzea edo autobideak zeharkatzea.
  • Errepidea zeharkatu behar badugu, toki seguruenetik egingo dugu, hobeto ikusten dugun tokitik alegia. Gogoan hatu bihurguneak ez direla errepidea zeharkatzeko toki egokia.



Gaueko zirkulazioa



errepide ondoan gauez ibiltzen ari den gizonaren marrazkia
  • Gauean zirkulatzeko, lehenik eta behin, ondo ikusten gaituztela eta ondo ikusten dugula ziurtatu behar dugu. Horretarako, argi-sistema egokia eramango dugu betiere, besteek gu ikustea eta guk ondo ikustea ahalbidetuko duena.
  • Oinezkoa bazara, gogoan hartu esku-argi bat eta material islatzailea (txalekoa, besokoa, zapatilak eta abar) eraman behar duzula.
  • Txirrindularia bazara, berriz, argi bat eramango duzu aurrean, beste argi islatzaile bat atzean, gurpilean, eta peto bat edo besokoak ere eramango dituzu, kaskoa ahaztu gabe.



Trenbideak zeharkatzea


Langa jaitsita duen trenbidea zeharkatzen duen gizonaren ilustrazioa
  • Errespetatu beti trenbide-pasaguneetako langak edo seinaleak. Ez fidatu zure ikusmenarekin eta zure hankekin. Itxaron trena igaro arte trenbidea zeharkatzeko.




Lotura interesgarriak


http://www.dgt.es/revista/num148/pages/consjos.html

http://www.bidehezkuntza.org/bidehezkuntza/bh.php?w=municipio&m=gipuzkoa/donostia