Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Galdutako objektuak


Donostiako Udaleko Galdutako Objektuen bulegoa Morlans Biribilgunea, 1. zenbakian dago, Udaltzaingoaren ardurapean.

Zer egin behar dut galdutako objektu bat aurkitzen badut?

  • Gizon baten marrazkia lupa batekin zerbaiten bila
    Udaltzaingoaren Ikuskaritzara eraman behar dut, hau da Morlans Biribilgunea, 1. zenbakira.
  • Hemen, nire datu guztiak erregistratuko dituzte, hau da, NANa, helbidea, telefonoa eta abar (beti ere norberak ematen baditu), eta objektua entregatu izanaren agiri bat emango didate; Legezko xedapenak adierazko dizkidate, izan ere, legezko jabea ez bada bi urtean azaltzen, objektua eskuratzeko aukera.
  • Objektua baliozkoa bada eta ez bada bere jabea azaldu, jasotzera pasatzeko abisatuko didate.
  • Gainontzeko objektuak: arropa, aterkiak, betaurrekoak....hilabetea pasa ondoren, aprobetxatu asmoz, zenbait erakundetara bidaltzen dira. Mugikorrak, datuak babesteari buruzko legea dela medio, birziklatu egiten dira.

Zer egin behar dut objektu bat galtzen badut?

  1. Udaltzaingoak Morlans Biribilgunea, 1. zenbakian duen Ikuskaritzara joan behar dut.
  2. Internet bidez egiten dut kontsulta, gure on-line katalogoa erabiliz edo gure kontsulta sisteman sartuz.

    Adingabeek beren guraso, tutore edo legezko ordezkariekin joan behar dute.


    Diru-zorroak, dokumentazio eta/edo txartel eta guzti:
  • Pasaporte bat eta NAN agiri bat dituen diruzorro bat
    Titularraren datuak eman behar dira Datu Basean egiaztatzeko gure bulegoetan ote dagoen.
  • Txartelak baliogabetu egin behar dira (telefono-zenbakia emango zaie).
  • Duela gutxi galdu badira, egun batzuk itxaron behar dira dokumentazioa berritzeko; izan ere, ohikoena objektua azaltzea baita.


Balio urriko objektuak:
  • Batmintoneko bi erraketen argazkia Giltza zahar batzuen argazkia
    Ikusgai egoten dira hilabetez (aterkiak 7 egunez). Ondoren, gode egiten dira eta zenbait Erakundetara bidaltzen dira. Objektu galkorrak ahalik eta denbora gutxiena.
  • Ordutegia, astelehenetik igandera, 24 orduetan.


Baliozko objektuak:
  • harri-bitxi bat duen urrezko eraztun baten ilustrazioa
    Sarreran begiratu behar da. Hilabete batez egongo dira ikusgai. Ordutegia, astelehenetik igandera, 24 orduetan.
  • Hilabetea pasatuta erakusketara pasako dira. Bertan, bi urtez geldituko dira. Objektu hauek ikusgai egongo dira astelehenetik ostiralera, 8'00>14'30.


Nola jaso dezaket nirea dela identifikatu dudan objektua?


Objektua aurkitzen bada:
  • Telefono mugikor baten argazkia Eguzkitako betaurreko beltz batzuen argazkia
    Web erreferentzia zenbakia apuntatu eta gure bulegoetan kontsultatu.
  • Galerari buruzko datuak eman behar dira: tokia eta eguna.
  • Objektua ahalik eta zehatzen deskribatu.
  • Faktura izan ezkero aurkeztu.
  • Mugikorren kasuan: Hauexek ekarri behar dira: kargadorea, mugikorraren faktura, non IMEI kodea azaltzen den eta/edo PIN zenbakia.
  • Bitxien kasuan, bitxiarekin ateratako argazkiak ekarri behar dira, bitxiaren bikotea edo bitxiaren faktura, edota bitxiaren jabe gisa identifikatzen zaituen beste edozein datu.

Itzulketak:
  • nortasun-agiri nazionalaren argazkia Espainiar estatuko pasaportearen argazkia
    NANa edo dokumentu ofiziala aurkeztu behar da norberaren nortasuna egiaztatzeko; horretaz gain, telefono-zenbakia eman behar da.
  • Objektua jaso denaren eta aurkituenarekiko dagoen legezko betebeharra adierazten duen egiaztagiria sinatu behar da.
Itzulketagatik sortutako gastuak:
  • Donostian ez ba zera bizi, honako aukerak dituzu objektuaren itzulketari dagokionez:
    • Legez identifikatuko den norbait bidali objektua jasotzera.
    • Postaz.
    • Gastuak zure gain hartuz. Kasu honetan kopurua aldatzen da bidaltzen den tokiaren arabera.

Kontsultaren bat egin nahi baduzu, egin klik hemen.