Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Alkoholaren edo drogen kontsumoa eta salmenta. Adingabeen kontsumoa


Garagardo bat eskuan duela alkoholaren eraginpean lasterka ari den pertsona baten marrazkia


Gizabideari buruzko ordenantzaren 15. artikuluan jasota dagoenez, debekatuta dago taldeka edariak kontsumitzea, baldin eta horrek beste zenbait erabiltzaileri eragozpenak badakarzkie, eta eremu publikoak erabiltzea galarazten badie.

Adingabeen alkohola eta drogen kontsumoari dagokionez, droga-mendetasunen arloko prebentzioari, laguntzari eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legean ezarritakoa beteko da.

Dagozkien administrazio-neurrien arabera, adingabeei 50 eurotik 300 eurora bitarteko isunak ezarriko zaizkie, eta adingabeen lege-ordezkariek, gurasoek edo tutoreek ordaindu beharko dituzte.