Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Egun haizetsu eta euritsuak


Haize-bolada bortitzei aurre egiteko aholkuak


60-80 km/h-tik gorako haize-boladei aurre egiteko, honako hauek hartu behar dira kontuan:

Etxean bazaude:
  • Itxi eta ziurtatu etxeko ate eta leiho guztiak.
  • Bildu toldoak eta gidarietan sartu gabeko pertsianak.
  • Kendu balkoi, terraza eta begiratokietatik kalera eror daitezkeen guztiak: lorontziak, eguzkitakoak, apaingarriak eta abar.

Kalean bazaude:
  • Urrundu aska daitezkeen erlaitz, horma edo zuhaitzetatik.
  • Kontuz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinetatik hurbil igarotzean.
  • Ez igo babesik gabeko aldamio edo egitura altuetara.
  • Erabili ibilgailua ahalik eta gutxien. Autoa hartu behar baduzu, kontuz gidatu, eta atoirik gabe. Ahal dela saihestu zuhaiztiak, eta ez aparkatu horma, hesi, pareta eta amildegietatik gertu.

Mendian bazaude:
  • Ez egin surik, inon ere ez.
  • Kanpin-denda batean bazaude, iltzatu ondo denda lurrean.
  • Edozein larrialdiren aurrean, deitu 112 telefono-zenbakira.

Euria ari duenean segurtasunez gidatzeko aholkuak


Euriarekin gidatzean honako bi arrisku hauei egin behar diezu aurre: batetik, zolarekiko itsasgarritasun-maila murrizten da, eta, bestetik, okerrago ikusten da. Ikus dezagun zer egin dezakezun euria ari duenean segurtasunez gidatzeko:

Itsusgarritasunik eza neutralizatzea:
  • Ezinbestekoa da aldez aurretik zuhurtziaz jokatzea, eta pneumatikoen marrazkiek gutxienez 1.6ko sakonera edukitzea.
  • Hasiera-hasieratik kontu handiz ibili, euria hasten den unea da unerik arriskutsuena.
  • Murriztu abiadura, eta bikoiztu aurrean doan autoarekiko segurtasun-distantzia.

Itsasgarritasunik eza neutralizatzea:
  • Ezinbestekoa da, halaber, aldez aurretik zuhurtziaz jokatzea: haizetako-garbigailuen gomek egoera ezin hobean egon behar dute.
  • Piztu lehenbailehen argi laburrak: ondo ikusteaz gain, besteek ere ondo ikusi behar gaituzte.
  • Abian jarri haizetako-garbigailuak.
  • Piztu airea, doitu tenperatura eta kristaletara bideratu: ez dira lurrundu behar, ez aurrekoak ez atzekoak.
  • Ahal dela, ez joan ibilgailu astunen atzean, kamioien atzean adibidez, haizetakoa une oro zikinduko dutelako. Garrantzizkoa da haizetakoaren ur-tanga beteta dagoela kontrolatzea.
  • Ahal dela ez aurreratu, eta bikoiztu segurtasun-distantzia: ilara lasaian joatea da seguruena.
  • Euri-zaparradak bortitzak badira ¡go haizetako-garbigailuaren abiadura eta piztu lainotako argiak.