Inprimatu
Whatsapp ikonoa

DONOSTIA, BALIOETAN HEZTEKO HIRIA


Hiri hezitzailean, hezkuntza – zentzu zabalean ulertuta, hezkuntza-erakunde tradizionaletatik harago doana – hiriaren proiektu politikoaren funtsezko eta zeharkako ardatza da.

Era batera edo bestera, hiriak prestakuntza integralerako elementu garrantzitsuak ditu: sistema konplexua da, eta, aldi berean, hezkuntza-eragile iraunkor, plural eta poliedrikoa da, faktore ez hezitzaileei aurre egiteko gai dena.

Hiri hezitzaile kontzeptuak hiria etengabeko ikaskuntzen, elkarbizitzaren eta elkarrizketaren leku gisa berrasmatzera garamatza, demokrazian eta askatasunean sakonduz.

1998. urteaz geroztik, Donostia Hiria Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteko (AICE) eta Hiri Hezitzaileen Estatuko Sareko (RECE) kide da, eta jarduera asko egiten dira egun hirian, lan ildo horri erantzunez.

Zehazki, azaroaren 30ean, Hiri Hezitzaileen egunaren baitan, Udalean proiektu berri bat aurkeztu zen prentsaurrekoan.

Bertan parte hartu zuten:
• Cristina Lage, Aniztasun, Inklusioa eta Berdintasun zinegotzia
• Hiriko Ekialde barrutiko zenbait ikastetxeetako ordezkariak

Proiektua honako hau da:

Donostia Balioetan Hezteko Hiria:

Ekimen hezitzailea da, eta, bertan, 10-12 urteko haurrek – adin horietan Herritartasunerako Hezkuntza irakasgaia ematen dela aprobetxatuz – arte- edo idazketa-lan bat egingo dute, gainerako herritarrak konbentzitzeko herritar donostiarra izatearen balioaz eta hiria zaintzeak alderdi guztietan duen garrantziaz, guztion espazio gisa.

Behin gaia ikastetxeetan landu ondoren Bus Turistikoan hiriko hainbat gune esanguratsu bisitatuko dituzte haurrek eta udaletxean hezkuntza-hitzaldi laburra eskainiko zaie honako gai hauen inguruan: aniztasunarekiko errespetua, hiriaren garbitasuna edota hirian adieratzen diren arte adierazpen egokiak eta ez hain egokiak.

Edizio bakoitzeko irabazleari (hilabete bakoitzeko saridun bat) sarituko zaio.

Asmoa otsaila eta azaroa bitartean hilean bisita bat eskaintzea da, lehentasuna emanez ikastetxe publikoei eta, bereziki, Ekialdeko Barrutikoei.

Azkenik, eta egitasmoa aurrera ateratzeko, Donostia TURISMO eta Chillida Leku Museoaren laguntza izango dugu.

Erlazionaturiko estekak