Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Aurkezpena


Donostiako Udalak, hiritarrek, konpromiso irmoa dute pertsona guztien giza eskubideen aldeko defentsa eta errespetuarekin. Are gehiago, bere nortasun ezaugarrietako bat da.

Horrez gain, bizikidetza berria bakean eraikitzeko borondatea, elkarrekiko errespetuan eta aniztasunean oinarrituta, zutabe garrantzitsu bat da gure hiriak etorkizun hobeagoa izan dezan.

Horretarako, oroimen historikoa berreskuratzea eta biktimekiko elkartasuna eta laguntza ezinbestekoak dira. Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimek egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea baitute.

Gertatutakoa ezagutzea eta iraganeko irakurketa kritikoa egitea, nahitaezko bitartezkoak dira, etorkizuna oinarri sendoen gainean eraikitzeko.