Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Aieteko Nazioarteko Konferentzia


Aieteko Jauregiaren argazkia
Donostia hiriak, Aieteko Jauregia eskaintzeko aukera izugarria izan zuen, Euskal Herriko Gatazkaren Konponbiderako Nazioarteko Konferentzia bertan ospatzeko, 2011. urteko urriaren 17an. Bere garaian, Frankismoaren diktaduraren sinbolo zen jauregia, Diktadorearen udako egoitza baitzen.

Jauregiak nazioarteko ordezkari handiak hartu zituen, esate baterako, Nazio Batuen idazkari nagusi ohi Kofi Annan, hala nola, nazioartean ospean irabazitako pertsonak (Jonathan Powell, Bertie Ahern, Pierre Joxe, Gru Harlan eta Gerry Adams, bertako eragile politiko, sindikal eta sozial gehienak ere.

Konferentzia, Lokarrik, Harremanetarako Nazioarteko Taldeak, Berghof Fundazioak, Conciliation Resources erakundeak eta The Desmond and Leah Tutu Legacy Fundazioak bultzatu zuten.

Aieteko Konferentziak euskal gizartearentzat garrantzia handia duten bi emaitza eskaini zituen:

- Gizarte eragileen eta alderdi politikoen ordezkaritza zabala eta anitza biltzea lortu zuen.
- Hiru egun geroago ETAk bere ekintza armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuen, nazioarteko eragileen eskaerari erantzunez.

Aieteko Adierazpena


Konferentzia honen emaitza gisa Aieteko Adierazpena onartu zen. Nazioarteko pertsona garrantzitsuek izenpetuta, testua, bidezko eta egiazko bakea lortzeko ibilbide-orri bat da, bere sinatzaileen arabera.

Une hartatik, hiriak gatazka konpontzeko lana areagotu du hainbat ekimenen bitartez: elkarrizketa eta adiskidetzea lortzea, biktima guztiak aitortzea eta etorkizunerako elkarbizitzarako oinarri demokratikoak ezartzea.

Duela gutxi, Aieteko Jauregian bertan argitaratu zituzten bake prozesuan aurrera egiteko gomendioak, Bakearen aldeko Gizarte Foroaren ondorioz. Hortaz, Donostiak, bakearekin eta giza eskubideekin konprometitutako hiria izaten jarraitzen du.