Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Terrorismoaren Biktimen Babesaren, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko gida



Gertaerako kartelak pertsona talde bat erakusten ditgu
Terrorismoaren Biktimen Babesaren, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko gidak Europako ehun organizazio baino gehiagori buruzko informazio interesgarria jasotzen du. Europa osoan terrorismoaren aurka, haren biktimen alde eta herritar guztien artean bake kultura sustatzeko lanean diharduten gizarte-elkarteek eta erakundeek elkarren ezagutza eta lankidetza bultzatzea du argitalpen honek helburu nagusi.

Beste ahalegin bat da, beraz, Udal honek duen asmoa bete dadin, alegia, bakean, askatasunean eta justizian elkar bizitzeko oinarri bat sortzeko erronka bera duten organizazio eta pertsonen artean esperientzien trukaketa susta dadin eta haien arteko harremanak estuagoak izan daitezen.

2007an argitaratu zen eta gidan ageri diren elkarte eta erakundeen artean nahiz alor honetan lanean ari diren talde eta pertsonen artean banatu zen; udal, liburutegi, unibertsitate eta beste toki batzuetara ere bidali zen kontsultarako eta informazioa izateko.