Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala


'declaración universal de derechos humanos' kartela
Donostiako Udalak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren zenbait edizio argitaratu ditu Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, abenduaren 10ean. Donostiak, Nazio Batuek 1948an aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren printzipioekin bat egin ez ezik, sustatu egiten ditu. Aldarrikatu zirenez geroztik urte franko joanagatik, eta aldarrikatzen dituen eskubideak agerikoak irudituagatik, oraindik ere gehiegitan urratzen dira munduko bazter guztietan.


Horregatik, adierazpenaren 60. urteurrena zela-eta, 2008an, Erraz irakurtzeko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Edizioa atera zuen, haur eta gazteei zuzenduta.


Lehenago, 2006an, Amnesty Internationalekin batera argitaratu zuen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bertsio berri bat.