Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua (PSISZ)


Informazio orokorra


Cuerpo de bomberos - suhiltzaileak
Garai bateko Zulatzaile-Suhiltzaileen Kidegoa aldatzen joan da, eta pixkanaka askoz ere eginkizun gehiago hartu ditu. Gaur egun, Donostiako Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua esaten zaio.

Une honetan, Zerbitzuak 118 langile ditu guztira, zenbait arlotan banatuta.

Egungo instalazioak 2011. urtean eraiki ziren, eta hiriko komunikazio lotune batean daude, Intxaurrondoko Otxoki pasealekuko 100 zenbakian.

Donostiako Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu duen hitzarmenaren bitartez, Donostiako udalerriari ez ezik, Donostialde osoari ere eskaintzen dio zerbitzua, zehazkiago Usurbilgo, Urnietako, Lasarteko, Hernaniko, Pasai San Pedroko, Pasai Antxoko eta Astigarragako udalerriei.

Guztira 250.000 herritarri eskaintzen die zerbitzua, eta, jardun-eremu horren barnean, SEVESO zuzentaraura bildutako arrisku kimikoa duten 3 industria daude.

Organigrama

Martin Ibabe Eceiza Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzi ordezkariaren ardurapean dago Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua, eta bi ataletan banatuta dago: atal operatiboa eta atal teknikoa.

Arlo operatiboak 16na kidez osatutako (sarjentu 1, 3 kabo eta 12 suhiltzaile-gidari) 6 brigada ditu, eta txandaka jarduten dute herritarrei etengabeko zerbitzua eskaintzeko.

Zerbitzuko komunikazio guneaz arduratzen diren 6 operadoreak ere atal operatibora bildu dira.

Ofizial 1 eta 2 ofizialorde arduratzen dira atal operatiboaren kudeaketaz.

Atal teknikoa kide hauek osatzen dute: emakumezko 2 inspektoreorde, babes zibileko 2 teknikari, Prebentzioko teknikari laguntzaile 1, biltegizain 1, mekanikari 1 eta 2 administrari.

Imanol Andonegui Maeztu da Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko zuzendaria.

Ikusi hemen Zerbitzuaren organigrama