Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Harrerarako Udal Plana duten Toki Erakundeen Sarea


Immigrazio Zuzendaritzak, toki erakundeek udaletan etorkinei egin beharreko abegian eta gizarteratzean duten garrantziaz jabetuta, bere helburutzat du etorkinei harrera egiteko udal mailako sare publikoa sustatzea, Eusko Legebiltzarraren 2002ko martxoaren 27ko legez besteko proposamena betez. Izan ere, proposamen horren bidez Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen baitio ezar dezala, tartean diren administrazio publikoekin batera lan eginez, etorkinentzako laguntza-programa bat, herritar horiei Euskadiko toki-erakundeetako gizarte-zerbitzuen sare orokorrean txertatutako harrera zerbitzuak eskaintzeko.

Immigrazio Zuzendaritzak bultzatu dituen neurrien artean du gu ekainaren 25eko 155/2002 Dekretua, immigrazioaren alorrean jarduerak egiteko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak ematen dituen laguntzak arautzen dituena. Dekretu horretan, eman beharreko laguntzen oinarrizko ildoak ezarri dira, eta laguntza-ildoetako batek toki erakundeak ditu xede, udal mailan etorkinentzako harrera-sarea sortzea bultza dezaten, gizarte zerbitzuen baitan, etorkinen integrazioaren mesederako. Era berean, immigrazioak udalean duen egoerari buruzko azterketa eta diagnostikoa egitea ere sustatu nahi da, Immigrazioko Toki Plana lantzeaz gain, udalak garatuko dituen neurri eta ekintzak ezartzeko; hori guztia, jakina, Immigrazioaren Euskal Behatoki Iraunkorrarekin eta Immigrazioari buruzko Euskal Planarekin koordinatuta.

Donostiako Udalak, Kultur Aniztasun Bulegoaren bitartez, sare honetan parte hartzen dut Euskadiko beste hainbat udalerrirekin batera.

Familia Politika eta Aniztasuna arloak eskaintzen dituen interesekoak izan daitezkeen zerbitzuak: