Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Kultur aniztasuneko eragileen Sarea


Kultur aniztasuneko eragileen bilerako argazkia
2013an burututako diagnostikoaren ondorioen artean, Kultur aniztasuna lantzen duten eragileen arteko sare bat sortzearen beharra nabarmendu zen eta ideia horri jarraituz, Kultur Aniztasunerako Bulegoak Donostiako eragile ezberdinekin batera sare horren sormena lantzen ari dira. Sare horren helburuak elkarteen arteko ezagutza eta elkarlana sustatzea,eragileen arteko koordinazioa eta instituzioarekin harremana sendotzea izango dira beste batzuen artean. Sare hau urtean bitan batzen da.