Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Apirilak 8: Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna


1971ko apirilaren 8an Londresen egin zen Ijitoen Mundu Biltzarrean izandatu zuten Ijito Herriaren Nazioarteko eguna. Ijitoen eskubideak aldarrikatu eta besteak beste, ijito herriaren bandera eta ereserkia (GelemGelem) ofizialduz.
Igituen bandera 'ijituen Nazioarteko Eguna - Apirilak 8' testuarekin


Urtero, munduko toki askotako ijitoak biltzen dira egun hura oroitzeko, ijitoen exodoa eta herri honek gaur egun jasaten duen diskriminazioa gogoratzeko ere.

Ijito herria, gure artean bizi den herria da. Euskal herrian 500 urte baino gehiago daramatza eta azken urteotan, Europako herrialdeetatik beste ijito talde berriak, Romá delakoak, etorri dira lan eta bizitza-egoera hoberen bila.

Migrazio prozesu handiak bizi izan dituen herria da hau, baita bazterkeria egoerak jasan dituena ere. Donostiako udalak keinu berezia egiten dio ijito herriari apirilaren 8an Donostia hiriko ijito elkarte eta herritarrekin Ijito Herriaren nazioarteko Eguna ospatuz eta bizi egoera hobeagoak eskatzen ditu herri honentzat.

Gelem Gelem entzun

Donostiako Udalak egun honetako aldarrikapenetara batuz, urte hauetan hainbat ekimen bultzatu ditu:

2018


Apirilak 8 - Ijito herriaren nazioarteko egunaren kartela
1971ko apirilaren 8an, Herri Romani/Ijitoaren Munduko lehen kongresua izan zen. Goi mailako bilkura horren ondorioz, bandera eta ereserkia sortu ziren, nazien biktima izandako ijitoen omenez.

Donostiako Udalak, elkarlanean Ijitoen elkarteekin, giza eskubideak babestu eta diskriminaziok mota guztiak gaitzesteko konpromisoaz bat, urtero, Herri Ijitoaren Eguna ospatzeko ekitaldi batzuk antolatzen dituzte.

2018an apirilaen 9an ospatu zen, 8a jai eguna izanik. Goizeko 11:00etan, Udaletxeko Udalbatza aretoan, harrera ekitaldi bat egon zen, ongi etorri egiteko honako elkarte hauei: Agifugi, Cáritas, Kamelamos Adiquerar, Romi bidean eta Secreariado gitano fundazioari. Hasierako agurraren ondoren, oroitzapen manifestu bat irakurri zuten Samara Hernández Jimeénezek euskaraz eta Juncal Dualek gaztelaniaz. Ondoren banderak elkar trukatu zituzten (Donostiako hirikoa eta ijito herriarena), eta bukatzeko, Ruthek, Gelem Gelem Ijitoen ereserkia kantatu zuen.
Udalbatza Aretoan ekitaldi horiek amaitu ondoren, Ibaiaren Zeremonia, Kaian ospatu zuten, arbasoekiko omenaldi gisa “nazien holokaustoan” izandako heriotzak gogora ekartzeko.

Ijito bandera Udaletxeko balkoian, larunbatetik ezarrita egon zen eta Dbus autobusetan ere ikusi ahal izan zen egun osoan.

Amaitzeko, Udalbatza Aretoan, hamaiketako bat egon zen.

2017


Eneko Goiak taldeetako bozeramaileekin argazkirako posatzen du
Joan den martxoaren 30ko osoko bilkuran, udal talde guztiek, erakunde adierazpen bat babestu zuten, ondoko konpromisoa onartuz: "Giza eskubideak eta printzipio demokratikoak babestea,
eta ijito herriaren eta herri ibiltarien aurkako edozer diskriminazioa baztertzeaz
".

Aurreko urtetan bezala hilaren 7an, apirilak 8, larunbata izanik Ijito Herriari omenaldia egiteko hainbat ekintza burutu ziren Donostiako Udaletxean.

Goizeko 11:00etan, Udaletxeko Udalbatza aretoan, ijito elkarteek parte hartu zuten: Agifugi, Cáritas, Kamelamos Adiquerar, Romi bidean eta Secreariado gitano fundazioa. Beraiek komunikatua irakurri zen lehenik eta banderak elkar trukatu ondoren. BukatzekoGelem Gelem Ijitoen ereserkia kantatu zen.

Ondoren, Ibaiaren Zeremonia ospatu zuten Kaian, lore hostoak botaz uretara eta kandelak piztuz,“nazien holokaustoan” izandako heriotzak gogora ekarriz omenaldi gisa.
Bestade, ijito bandera Udaletxeko balkoian eta Bbus autobusetan egon zen ipinita egun osoan. Bukatzeko, Udalbatza Aretoan, hamaiketako bat egon zen.

2016



Aurreko urtetan bezala hilaren 8an, Alkateak, Bilkura aretoan, Ijito herriaren ordezkariei harrera egin zien. Camelamos Adiquerar, Romi Bidean, Secretariado del Pueblo Gitano, Cáritas eta Agifugi elkarteen laguntzarekin egin zen jardunaldia. Adostutako Adierazpena irakurri zuten eta ondoren hiriko bandera eta ijitoena, trukatu zituzten. “Gelem, Gelem” Ijitoen ereserkia, Beleén Camachok abestu zuen, David Escuderoren gitarraz lagunduta.

Harrera amaitzean, Nautikora joan eta Ibaiaren Zeremonia egin zen bertan. Hartan, lore hostoak botatzen dira uretara, kandelak pizten diren bitartean, “nazien holokaustoan” izandako heriotzak gogora ekartzeko eta arbasoekiko omenaldi gisa. Ijito bandera Udaletxeko balkoian egon zen eta Dbus autobusetan ere ikusi ahal izan zen egun osoan.

Amaieran, Udalbatza Aretoan, hamaiketako bat egon zen. 2016an Ijito Herriaren nazioarteko eguna“Ijitoen Bi
zierak. Lungo Drom” erakusketarekin bat etorri zen.


2015



Donostiako Udalak Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna gogoratu zuen apirilaren 8an balkoian ijito herriaren bandera jarriz eta hainbat elkarteei harrera eginez, besteak beste. Juan Karlos Izagirre alkateak, udal alderdi guztietako ordezkariekin batera, harrera egin zien Rrom herriaren ordezkariei eta hark eta Naiara Sampedrok, Kultur Aniztasun zinegotziak, hiriko bandera eta ijitoena trukatu zituzten ijitoen ordezkariekin. Naiara Sampedrok udalbatzarrak adostutako erakunde adierazpena irakurri zuen. Honen bidez, Udalak jokabide xenofobo eta arrazista mota guztien kontra dagoela adierazi zuen, eta errespetuz bizitzeko deia egin die herri eta kultura guztiei. Ijito elkarteen ordezkariek ere guztien artean adostutako komunikatu bat irakurri zuten, Ijito Herriaren kontrako edozein bortizkeria-motaren aurrean beren arbuiatzea adieraziz. Erakundeei politika inklusiboa garatzen eta arrazismoaren kontra borrokan jarrai dezaten eskatu zieten.

Ijito familiak donostiako Udaletxean posatzen ari dira


Goizean, Alderdi Ederreko terrazan haurrentzako margo- tailerra egin zen. Tailer horretan ijitoen bandera koloreztatu egin zen. Eta harrera amaitzean, Nautikora joan eta Ibaiaren Zeremonia egin zen bertan, kandelak piztu eta lore-hostoak uretara bota ziren.

Ijito familiak donostiako Nautikoan posatzen ari dira


Bukatzeko, Dbus-eko laguntzarekin, kartel bat jarri zen ijitoen ikurrinarekin Donostiako autobus guztietan.

Udal adierazpena

2014


Apirilaren 8an ijito elkarteekin batera ospatu zen egun hau. Goizean ijito bandera zintzilikatu zen Udaletxeko balkoian eta 17:30ean harrera egin zitzaien ijito ordezkari eta herritarrei Udalbatza Aretoan. Komunikatua irakurri eta gero, Donostiako eta Ijito herriaren banderak trukatu zituzten Naiara Sampedro, Kultur Aniztasun zinegotziak eta Tío Manolo, ijitoen ordezkariak. Ospakizun honetan parte hartu zuten Camelamos Adiquerar, Afigufi, Romi Bidean, fundación Secretariado Gitano eta Kale Dor Kayiko elkarteetako kideek. Bertatik, Alderdi Ederreko terrazara hurbildu eta ijito bandera irudikatzen zuen mosaiko bat osatu zuten ijitoek.

Nautikoan bukatu ziren egun honetako ekimenak, Ibaiaren zeremonia ospatu zelarik. Zeremonia hau oso garrantzitsua da ijito herriarentzat, arbasoen omenez egiten dena eta larrosa petaloak itsasora isuriz urteetan jasandako hilketak gogoratzeko egiten da.

Ijitoen bandera ere ikusi zen Dbuseko autobusetan egun guztian zehar.

Donostiako eskolak gonbidatuak izan ziren ekitaldietara. Horrez gain, egun hori ospatzeko, ikastetxeei ikasleekin ijitoen bandera koloreztatzea proposatu zitzaien eta banderaren esanahia eagutzeko etea ijito herriaren errealitateari buruzko hausnarketa egiteko aukera eman zitzaien. Horretarako bandera koloreduna eta txuri beltzean zuen kartela bidali zen ikastetxe guztietara.

Aurten ere, Giza Eskubideen Zinemaldiak keinu egin zion ijito herriari, eta apirilaren 11n “Piratas y Libélulas” ijitoen inguruko pelikula eskaini zuen, ijito ordezkariek parte hartu zutelarik bukaeran izandako solasaldian.

Talde batek ijitoen banera sortu du koloretako kartoilekin


2013



Ijito Herriaren bandera zintzilikatu zen Udaletxeko balkoian eta Juan karlos Izagirre Donostiako alkateak, udal alderdi guztietako ordezkariak lagun, harrera egin zien ijito herriaren ordezkariei. Ondoren, Ijito herriaren Sustapena eta Partaidetzarako Euskal Kontseiluko lehendakari ordea den Manuel Vizarragarekin, aginte makila trukatu zuen alkateak.

Naiara Sampedro, Berdinatasun eta Aniztasun zinegotziak, berriz, erakunde adierazpena irakurri zuen. Donostiako Udalbatzak adierazpen instituzional hau aho batez onartu zuen ijito herri guztiarekiko elkartasuna adieraziz. Adierazpen honen bitartez adorea eman nahi zaio behin eta berriro ere, nola ijito herri guztiari eta ijito elkarteei, hala donostiar guztiei ere, elkar onartu, errespetatu eta elkarrekin bizitzeko lanean segitu dezaten biek batera.

Udal langileek ijitoen ordezkariekin argazkia atera zuten


Kamelamos Adiquerar elkarteko bi ordezkarik ere komunikatu bat irakurri zuten ekitaldian. Sin Romi, Kale dor Kayiko, Asgiba, Sueti Calli eta Flamenco del Norte elkarteko ordezkariak ere izan dira Udalbatzan.

Bukatzeko, Dbusek ijito bandera zintzilikatu zuen Donostiako autobusetan.