Inprimatu

Icono whatsapp

PROGRAMAK EDOTA EKINTZAK irudia

PROGRAMAK EDOTA EKINTZAK



Adinekoen Elkarteentzako aholkularitza, laguntza eta finantziazioa


  • Adinekoen 24 elkarte daude hirian zehar, eta pertsona-talde honetakoentzat jarduerak antolatzen dituzte.
  • Hiriaren bizimodu komunitarioan agerpen handikoak dira, burutzen duten jardueretaz gain auzo guztiak hartzen baitituzte.
  • Lokalak uzten dizkie Udalak, eta bere kargu hartzen ditu etengabeko egokitzapenak eta atontzeak, mantentze-lanengatik eta oinarrizko zerbitzuengatik (garbiketa, telefonoa, berogailua, segurtasuna, etab.) sortzen diren gastuak; eta bazkideek urtero.
  • Adinekoen elkarteek kudeatzen dituzte Zentrook eta oinarrizko irizpide komunei jarraiki, bakoitzak bere estatutu eta arauak ditu barne-funtzionamendurako, baita bakoitzak hartu dituen antolakuntzarako eta jardueretarako arauak ere.
  • Honelako jarduerak antolatzen dira Zentrootan:
    • Prebentziokoak: Osasun fisikoaren prebentzioa eta sustapena, pertsonen arteko harremanen sustapena, prestakuntza eta kultura.
    • Jarduera sozialak eta jolaserako jarduerak: Bazkideei omenaldiak, jaiak eta ospakizunak.
    • Kulturalak: Txangoak, museoetako bisitak, etab.


+55 Programa






PLUS 55. 2022EKO URRIKO AGENDA


Pluss 55 agenda - irudiak


Kontaktua: donostiaplus55@gmail.com

Zerbitzu honen bulego iraunkorrak honako kultur etxeetan daude:


+55 2003an sortu zen, gizarte-talde desberdinen arteko partaidetza eta topaketa sustatzeko eta erkidegoko udal-zerbitzuen aprobetxamendua maximizatzeko.

Zerbitzu horren helburuak hiru dira:

  • Adineko pertsonen zerbitzuen erabilera eta partaidetza areagotzea erkidegoko udal-ekipamenduetan (kultura-zentroak, musika eta dantza eskola, kiroldegiak, etab.).
  • Adinekoei proposamen-bideak eskaintzea, aipatutako ikastetxeetan kultura-, hezkuntza- eta kirol-jarduerak antola ditzaten.
  • Adinekoek kolektibo horren edo komunitatearen mesedetan sustatutako ekimenen arrakasta bideragarri egiteko baliabide nahikoak bermatzea.

Plus 55 jarduerak
  • Aire zabaleko jarduera fisikoak: ibilaldiak Donostian, Kirola udan: Taichi, Yoga eta Zumba hondartzan/kalean, ibilaldi nordikoa, Altzatik abiatutako ibilbideak.
  • Teknologia berriak: mugikorra, mugikorraren bidezko komunikazioa, tutoretza pertsonalizatuak.
  • Sexhitz: sexualitatea heldutasunean jorratzen duten hitzaldi eta tailerrak.

Plus 55ek Donostiako adinekoen zerbitzura jarri nahi du espazio bat (hitzaldi eta bizipen-tailer gisa), sexuari buruz hitz egiteko, zalantzak argitzeko eta bizipenak modu lasaian partekatzeko.

Helburu hauek lortu nahi dira:

  • Adinak sexualitatearen bizipenean eragiten duen moduaz jabetzea.
  • Gorabehera horiek bizi behar dugun gizarte-esparruaren barruan identifikatzea.
  • Giza sexu-egitatearen kontzeptuak argitzea eta hurbiltzea.

Eta tailerretan:
  • Erotika egoki baten itxaropenak eta aukerak zabaltzea
  • Gizonengan eta emakumeengan gertatzen diren aldaketa biologikoak eta topaketa erotikoetan duten benetako eragina ezagutaraztea
  • Aldaketa horien aurrean izan daitezkeen jarrerak aztertzea
  • Topaketa erotikora eramaten diren (edo eraman dituzten) itxaropenak ezagutzea eta aitortzea.
  • Topaketa erotikoen esperientzia biografikoak ezagutzea eta partekatzea
  • Adinaren berezko ahalmenak identifikatzea erotikoki aurkitzeko.

  • Giza Liburutegiak: informazio gehiagorako klikatu hemen: zer den Giza Liburutegi bat?
  • Adineko pertsonek osatutako Antzerki Amateur eta Abesbatzen Konpainiak sustatzea.
  • Gaikako jardunaldiak eta hitzaldiak
  • Bideo Foruma
  • Zaintzako adinekoak
  • Antzerki musikala
  • Erritmo naiz.
  • Zarzuela
  • Mugimendutik dantzara
  • Arte Lehiaketak: Aztarnak - Kontakizun laburra- eta Ereinduz -Arte Plastikoak-.
  • Emanaldiak: Zarzuela, Antzerki inprobisazioa, Clown, Parodia

Adinekoen ekimenez sustatutako ikastaroak
  • Batukada
  • Nagusi bizien Kluba
  • Ingurumena: Plus 55ek antolatzen duen Ingurumen taldea duela lau urte sortu zen, Saileko teknikari jubilatu baten proposamenarekin. Jakintza beste adineko pertsona batzuekin partekatu nahi izan zuten, eta haien inplikazioa sustatu, haiek baitira etorkizunean sektore horrekin zerikusia duten ekintzetan inplika daitezkeenak. Plus 55 programaren bidez gauzatzen den Gizarte Ekintzako, Donostia Kulturako eta Ingurumeneko hiruko lankidetza honetan, kide bakoitzak bere zatia jarri du: txangoak edo bisita gidatuak, ikastaroak garatzeko azpiegiturak eta hizlari espezializatuak, hurrenez hurren.

Plus 55ek Donostia Kulturan adinekoentzat sustatutako ikastaroak:
  • Keinuzko antzerkia
  • Mindfulness
  • Dantza garaikidea
  • Irakurketa erraza
  • Hilaran dantza

Zeharkako jarduerak, honako hauekin lankidetzan:
Bideorako sarbidea



Donostia Lagunkoia Partaidetza Prozesua

Partaidetza-prozesu honen helburuak hauek izan dira:
  • Adineko pertsonen protagonismoa sustatzea eta erraztea “Donostia Lagunkoia. San Sebastián Amigable” hiri-plana prestatuko duten subjektu aktibo gisa.
  • Adineko pertsonen, arduradun teknikoen eta hiriko politikarien artean elkarrekin gogoeta egiteko eta harremanetan jartzeko topagune bat sortzea.
  • Adineko pertsonen ikuspegitik Donostiak hiri lagunkoi gisa betetzen duen eginkizunaren inguruan analisia eta eztabaida sustatzea: ikuspena, egungo diagnostikoa eta etorkizunean epe motz nahiz ertainean egingo diren ekintzak.
  • Praktikatik abiatuta, herritarren partaidetzak herri-politiken eraikuntzan eta hiriaren diseinuan duen garrantzia eta balioa agerian uztea.

Plan hau...
  • ... Donostiako Udalak zuzenduko du, hiriko adineko pertsonekin batera.
  • ... Bere azken xedea Donostiako pertsona guztien bizi-kalitatea etengabe hobetzea da, eta besteak beste, 60-65 urtetik gorako pertsonen bizikalitatea.
  • ... Zahartze aktibo bat sustatzen du, pertsona izateko eta pertsona modura jokatzeko jarrera gisa harturik.
  • ... Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) gidaritzapean Hiri Lagunkoiak Adineko Pertsonekin Mundu Sareak egindako lana erabili du erreferentzia modura.
  • ... Hiriaren eta adineko pertsonen arteko elkarlana indartu nahi du, gogoeta honetatik abiatuta: Zer egin dezake hiriak gure alde? Eta zer egin dezakegu guk hiriaren alde?
  • ... Ibilbide bat du: hiria 2009. urteaz geroztik ari da lanean plan horri forma eta edukia eman nahian.

Donostia Lagunkoiaren inguruan informazioa partaidetzako web orrian