Inprimatu

Whatsapp ikonoa


Genero indarkeriaren aurkako laguntzei buruzko galderak



Genero-indarkeria jasaten dutenei informazioa eta laguntza eskaintzen die Zuzendaritzak, bertan dituen baliabideen bitartez edo hainbat sailen eta erakunderen baliabideak sustatuz.

Hau da jasoko den berariazko arreta:


Harrera, diagnosia eta orientazioa


  • Bizipenak kontatu eta lasaitzeko toki bat eskaini.
  • Beharren diagnosia egin.
  • Esku-hartzeko plan baterako beharrezkoak diren baliabideak eskaini.
  • Esku-hartze integral eta koordinatua eskaini.


Laguntza psikologikoa


  • Krisi-egoeretan erabakiak hartzen lagundu: banatzea, salaketa, etabar...
  • Banatze traumatikoaren edo egoera traumatikoen ondoren biktimari bere bizia berregiten lagundu.


Berehalako Harrera Zentroa


  • Genero-indarkeria jasaten duten emakumeei espazio segurua eskaini, erabakiak lasai eta laguntzarekin hartu ahal izateko.
  • Krisi-egoeretan sostengatzen eta lasaitzen lagundu.


Harrera-etxebizitzak


  • Biktimentzat hiru hilabeterako (luzagarriak) eskainitako etxebizitzak, harik eta euren gizarteratzeko eta laneratzeko prozesua hasi arte.


Larrialdietarako diru-laguntzak


  • Oinarrizko beharretarako baliabide ekonomikoak une berean eskaini, biktimak ezin badu bestelako diru-laguntzarik berehalakoan eskuratu.

> Indarkeria matxistaren protokoloa (PDF)


Programaren ardura duen teknikariarekin hitzordua eskatzeko telefonoa: 943 481400. Larrialdi-egoeretan deitu 112 telefonora
.