Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra


Alkateari laguntzen dio, hark zuzenduta, kide anitzeko organo moduan, Alkatetzari dagokion zuzendaritza politikoa betetzen, eta indarreko legeek adierazitako eginkizun betearazle eta administratiboak mamitzen ditu.

Alkateari dagokio kideak kargurako izendatu eta kargutik kentzea, eta kopuruz ezingo da izan udalbatzako kideen legezko kopuruaren heren bat baino handiagoa, alkatea bera ere zenbatuta.

Astean-astean elkartzen da ohiko bilkuran, alkateak erabakitako egunean eta orduan, salbu eta urteko zenbait astetan, jai bereziengatik, urteko atsedenaldiagatik edo antzekoengatik. Asteartearekin izan ohi da.

Burua

  • Eneko Goia Laso. Alkatea. (EAJ / PNV)

Kideak

  • Nekane Arzallus Iturriza (EAJ / PNV)
  • Mariaje Idoeta (EAJ / PNV)
  • Juanra Viles Mitxelena (EAJ / PNV)
  • Kerman Orbegozo (EAJ / PNV)
  • Martin Ibabe Eceiza (EAJ / PNV)
  • Marisol Garmendia (PSE/ PSOE)
  • Ane Oyarbide (PSE/ PSOE)
  • Carlos García (PSE/ PSOE)
  • Cristina Lagé (PSE/ PSOE)



Tokiko Gobernu-batzordearen Bilkurak