Kontsulta: hautesle-errolda eta hauteskunde-mahaietako kideak
Atal honetan, hautesle-erroldan izena emanda zauden eta hauteskunde-mahaiko kide izendatu zaituzten kontsulta dezakezu.
Hautesle-zerrendan azaltzeko eta 2024ko Europako legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa emateko bete beharreko baldintzak:
- Donostian 2024ko urtarrilaren 30ean erroldatua egotea
- Espainiar naziotasuna izatea eta hautesle-zerrendan inskribatuta egotea (bai Espainian bizi direnak, bai atzerrian bizi direnak), edo Europar Batasuneko herritarra izatea eta Espainian bizitzea (eta 2024ko urtarrilaren 30a baino lehen botoa emateko borondatea adierazi izana).
- 2006ko ekainaren 9a baino lehenago jaioa izatea
Oharra
Kontsulta honetan honako hau jakin dezakezu:
- Zure inskripzioa hautesle-zerrendan (erreklamazioak: Udalinfon apirilaren 29a arte)
- Mahaikide izendatua izan ote zaren
Kontsulta zabalik izango da hauteskundeen egunera arte.
Hauteskunde-mahaietako kideen artean hutsik geratuz gero, kide berriak izendatuko dira, zozketa publikoan egindako erreserba baten arabera.
Jarraibideen eskuliburua hauteskunde-mahaiko kideentzat
Hauteskunde mahaietako kideen izendapenei alegazioak eta ordezkapenak
Mahaietako kideen hautaketaren alegazioak Donostialdeko Hauteskunde Batzordean egin ahal izango dira:
Teresa de Calcuta plaza 1 (Atotxa)
Tfnoa: 943 000 728 / Faxa: 943 000 702
E-maila: alegaciones-JuntaElectoral-Donostia@justizia.eus
Ordutegia: 09:00-14:00 eta 15:00-17:00 (astelehenetik ostiralera). 10:00-13:00 (larunbatak)
Alegazioak online ere egin ahal dira webgune honetan (ziurtagiri digitala behar da)
Informazio gehiago
Edozein kontsulta edo iradokizunetarako:
- Herritarren Postontzia
- Udalinfo: 010 (doan)/943481000 (Donostiatik kanpora deituta)
2024ko ekainaren 9ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen buruzko informazio gehiago

21ºC