• www.facebook.com/pages/Eneko-Goia
  • www.instagram.com/eneko_goia
  • www.flickr.com/photos/enekogoia2015
  • https://www.youtube.com/user/enekogoia2015
  • Posta elektronikoa
  • enekogoia.eus

Inprimatu

Whatsapp ikonoa

Eneko Goia, Alkatea

Donostiaren Aldeko Hitzarmena


Dokumentu honek askotariko hiri-eredu bat lortzeko hitzarmena jasotzen du; aurrerapena sustatuko duen hiria; egitasmo eta erronka nagusiak elkarrizketaren eta ezberdinen arteko akordioen bidez landuko dituen hiria. Dokumentu hau erantzukizun-eremuak leialtasunez eta kooperazioa sustatuz kudeatzeko konpromisoa da, hitzarmen honetan zehazten diren kudeaketa-elementuen bidez.

Hori da EAJ eta PSE-EE alderdien arteko Gobernu Hitzarmenaren espiritua, 2019-2023 agintaldian Donostiako Udalerako akordioa ezartzeko. Gobernu zabal eta egonkorra, Donostiak aurrera jarrai dezan; konpromiso politiko bat donostiarrekin lanean jarraitu ahal izateko; hiriaren eta herritarren interes orokorrak indarrez defendatzeko.

Gizarte, ekonomia, kultura, hezitzaile eta kirol alorreko eragileak hiriaren garapenaren protagonista aktiboak izatea nahi dugu, ongizatean, bizitza kalitatean eta gizarte-lurralde kohesioan aurrera egiten jarraitzeko. Azken urteetako gobernu indartsua, lidergo-ahalmena duena, Donostiako gizarte dinamiko, askotariko eta irekiarentzat. Erakundeen eta herritarren arteko kudeaketa partekatua eta erantzunkidetasuna, Donostiaren egungo eta etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko. Eta donostiar bakoitzari bere bizi-proiektua baldintzarik onenetan garatzeko abaguneaa emango dion hiria nahi dugu, lanerako aukerak emango dituena, garapen kultural eta pertsonala ahalbidetzeko modua eskainiko duena.

Donostiak ezagutzaren eta berrikuntzaren hiria izan behar du, Gipuzkoaren izaera ekintzaile eta industrialari erabat lotuta. Zientzia eta teknologia, zerbitzu aurreratuak eta sormenaren ekonomia dira gure indarguneak. Eta hor dugu bide garbi bat lehiakorrak izaten jarraitzeko, ikerketari, garapenari eta berrikuntzari lotutako ekonomia garatzen. Horri esker, gure gazteei beren hirian geratzeko aukera eman ahal izango diegu, baina Donostiara etorri nahi duten pertsonentzat ere erakargarria izatea lortuko dugu. Hala ere, helburu hori eskuratzeko, oztopo nagusi bati aurre egin behar diogu: etxebizitza eskuratzeko zailtasunari. Gai honek ahalegin berezia eskatuko digu datozen urteetan.

Gure hiriak balio partekatuetan sinesten duen komunitate bat izan behar du. Denontzat lekua izango duen hiria. Gizarte-inklusioan, gizarte kohesioan, gizon eta emakumezkoen arteko berdintasunean aktiboki engaiatuko den hiria, giza eskubideekiko begirunea jarririk bizikidetzarako oinarri gisa; giza-eskalako hiria, atsegina, abegitsua.

Donostia irekia, europarra, dinamikoa eta askotarikoa eraiki nahi dugu; izaera euskaldunetik abiatuta, nortasun hori garatu eta indartuko duena; kulturaren, sormenaren eta aniztasunaren euskal hiriburua izaten jarraituko duena.


PDF formatuan eskuratu "Guztion Donostia. Donostiaren aldeko hitzarmena"