Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Udal Artxiboa - Archivo Municipal


Dokumentuen kontsulta

  • Udal funtsari buruzko informazioa eskatzen duten galderak erantzuteaz gain, beste iturri dokumental batzuei buruzko informazioa ematen da Udal Artxiboan.
  • Funtsen kontsulta librea da, indarreko legeriak mugatutako kasuetan salbu. Kontsulta horretarako egokitutako kontsulta gelan egingo da, eskabide orri bat bete ondoren. Kontsultaren helburua kultura, zientzia edo ikerketa arlokoa bada, datu pertsonalak eta egingo den ikerketari buruzko datuak adieraziko dituen fitxa bat bete beharko da aldez aurretik.
  • Dokumentuen kontsulta jatorrizko euskarrian egin ahal izango da, betiere dokumentuaren kontserbazio egoerak horretarako aukera ematen badu eta formatu digitalean ez badago.
  • Dokumentuen kontsultaren zerbitzu telematikorako sarbidea. Zerbitzu horren bidez, artxiboko funtsekin loturiko edozein gairi buruzko informazioa eskuratu ahal izango da. Kontsultek zehatzak izan beharko dute, artxiboko langileek ez baitute egiten ez ikerketarik, ez dokumentu edo argitalpenetan bilaketarik.

Dokumentuen erreprodukzioa

  • Kontserbazio egoerak aukera ematen badu, dokumentuen papereko erreprodukzioa eskainiko da; formatu digitaleko erreprodukzioa ere posible da. Formatu elektronikoan erabilgarri egonez gero, ez da kopiarik egingo paperean.
  • Kopiak eskatzeko, horretarako prestatutako inprimakia bete beharko da. Kopien entrega eskariaren araberakoa izango da, eta entregatzeko epea eskaera aurkeztean jakinaraziko da.
  • Aplikatuko diren tasak une bakoitzean Udaleko erreprografia zerbitzu guztientzat ezarritakoak izango dira.
  • Eskatzailea jabetza intelektualari buruzko indarreko araudiari lotuko zaio une oro. Ikertzailea behartuta dago, dokumentuak argitaratzean, haien jatorriari erreferentzia egitera, eta irudien egileak ezagunak izanez gero, haien izenari erreferentzia egitera. Era berean, artxiboak utzitako dokumentazioan oinarrituz garatutako lanak argitaratzean, lanaren egileak 2 ale entregatu beharko ditu.

Dokumentuen mailegua

  • Dokumentuen mailegua udal bulegoei soilik egiten zaie, kontsultak errazteko eta administrazio izapideak bizkortzeko helburuz.
  • Ezohiko kasuetan, Udal Artxiboak udal administraziokoak ez diren beste erakundeei dokumentuak aldi baterako mailegatzea baimendu dezake, dokumentu horiek kultura zabalkundeko erakusketa edo jardueraren baterako beharrezkoak badira. Horretarako prestatutako inprimakia bete beharko da.

Tramiteak