Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Udal Artxiboa - Archivo Municipal

Donostiako Udal Artxiboaren helburu nagusia Udalak 1813tik aurrera bere eginkizunetan sortu eta jaso dituen agiriak biltzea, antolatzea, gordetzea eta zabaltzea da. Izan ere, urte hartako abuztuaren 31n hiria suntsitu zuen sutean ordura arteko dokumentazioa erre zen. Artxiboak 1.725 bat metro lineal hartzen ditu gutxi gorabehera gaur egun.

Artxiboen funtsak eskuragarri daude kontsultatu nahi dituzten hiritarrentzat; hala ere, hainbat dokumenturen eskuragarritasuna mugatuta egongo da, indarrean dagoen araudiak xedatutakoaren arabera.

Non gaude?

  • Helbidea: Blas de Otero Plaza, 1. (Egia)
  • Telefonoa - 943 48 10 53
  • Harremanetarako: Udal_Artxiboa@donostia.eus
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 09:00 - 14:00. Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea.