Donostiako Ondarearen Aholku Batzordea osatzeko prozesua hasi da

Udalak kontsulta pubikora jarri du uztailaren 5a arte batzordea sortzeko balioko duen araua

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak lehen pausoak eman ditu hiriko Ondarearen Aholku Batzordea sortzeko. Aste honetan jarri du kontsulta publikora batzorde hori sortzeko balioko dunen araua. Hortaz, donostiarrek ekarpenak egin ahal izango dizkiote udal web gunean irekitako prozesuan uztailaren 5a arte.

Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek esan du, Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziaren (PEPPUC delakoa) berrikuspenean, hain zuzen ere, martxoan onartutako berrikuspenean, Laurragrren Xedapen Gehigarrian, batzorde honen sorrera ezartzen dela. Eta batzorde hau tokiko hiri ondareari buruzko kontsultak egiteko organoa izango da. Hortaz, Arzallusek honakoa gaineratu du: “Hasitako prozesuarekin bide ematen diogu hiriko ondarea babesteko oso baliagarria izango zaigun organoari”.

Hiriko Ondarearen Aholku Batzordeak, beraz, Udala aholkatzeko eta informatzeko balioko du. Nekane Arzallusen hitzetan, batzorde hau organo kontsultiboa izango da eta segidakoek osatuko dute: kualifikazio handiko pertsonala – dagokion titulua dutenak eta ondare arkitektoniko alorrean esperientzia dutenak –, baita beste hainbat alorretako ordezkariak ere, esaterako, Arkitektura eta Historiako unibertsitate irakasleak, arkitekturako profesionalen kolektibo edo elkargoak, eta Hiriko Ondarearekin lotura duten elkarteak.

Ondarearen Aholku Batzordea arautuko duen arauari esker, osatzeko baldintzak zehaztuko ditu, baita prozedura eta kideak aukeratzeko irizpideak ere. Era berean, arau horretan jasoko dira funtzionatzeko modua, erabakiak hartzeko formulak eta eskura izango dituen baliabideak.

Behin Donostiako Ondarearen Aholku Batzordea sortuta, Udalak aukera izango du Ondarearen katalogoa modu errazago batean aldatzeko, elementu berriak sartzeko edo beste batzuk katalogotik ateratzeko; betiere, udal ordenantzak ezartzen duen tokiko araudian ezarritako prozedura jarraituta, eta beti, dagokion informazio publikoa emanda eta gaian eskumena duten Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jauralritzaren departamentuen txostenak izanda.

2021/06/25-an argitaratua