Emakumeak eta Hiria Foroak 2021eko "Jane Jacobs" paseoa antolatu du

Paseoa ekainaren 26an egingo da Ekialde Barrutian

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Emakumeak eta Hiria Foroak "Jane Jacobs paseoa" antolatu du aurten ere, hiria bertan bizi diren pertsonen ikuspegitik ezagutu nahi duen paseoa, hiri bizigarriagoak eraikitzeko helburuarekin.

Ascen Martinez historialariak gidatutako ibilaldia Ekialdeko Barrutian egingo da, emakumeen izenak dituzten espazioetan.

Parte hartzeko nahikoa da ekainaren 26an, goizeko 10: 00etan, Herrerako Euskotren geltokira joatea.

2021/06/09-an argitaratua