'Aporofobia Stop' ikuskizuna Giza Eskubideen Nazioarteko egunaren baitan

Ikuskizuna abenduaren 11n, 19:00etan aurkeztuko da Antzoki Zaharrean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hainbat diziplinen arteko ikuskizuna da; egoera ekonomiko ahulean edo etxegabe dauden pertsonekin zuzenean landutako sormen prozesu baten emaitza, zehazki, Paris 365 jangela solidarioaren erabiltzaileekin.

Asinsound, Bidebitarte eta Ados Teatroaren arteko produkzioa da.

Aporofobia (grezierazko áporos – txiro eta fóbos – beldurra) Adela Cortina filosofoak txiroenganako beldurra edo arbuioa definitzeko sortutako terminoa da.

Askotan, gizartearen beste gaitz batzuen jatorria ere bada: xenofobia, homofobia edo arrazakeria... Atzeraldi ekonomikoak (bizi genuena eta pandemiaren ondoren biziko duguna) agerian uzten du, inoiz baino gehiago, denok garela zaurgarriak, eta edonork bere burua kalean ikus dezakeela edozein mementotan. Eta beldur horrek, paradoxikoki, gizartean areagotu egiten du baliabiderik ez duenekiko arbuioa, aporofobia egunero gertatzen den gorroto-delitu bihurtuz, kultur sorkuntzatik borrokatzea merezi duena.

“Aporofobia STOP” abenduaren 11n, 19:00etan aurkeztuko da Antzoki Zaharrean.

Sarrera 7 € . Salgai Online hemen: Sarrerak Donostia Kulturako txarteldegietan.

Ikuskizuna Donostiako Lankidetza eta Giza Eskubideen bulegoek antolatu dute, Donostia Kulturaren laguntzarekin



2022/11/23-an argitaratua