Donostia Star Wars Solidarioaren munduko hiriburu bihurtuko da

Azaroaren 26an eta 27an

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Star Warsen unibertsoa gipuzkoar guztiengana hurbiltzea eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin lankidetzan aritzea, Star Warsen indarra eta gazteekiko hurbiltasuna baliatuz, gazteen artean emaile berriak sortze aldera. Horiek dira Donostian, azaroaren 26an eta 27an, “Pink Force Day” izenpean, egingo den nazioarteko ekitaldiaren helburuetako bi.

Ekitaldian, gurekin izango dugu Albin Johnson 501 Legioaren sortzailea −Star Warsen fansen elkartea da, nazioartekoa, eta 14.000 kide baino gehiago ditu−. Lehen aldia da A. Johnson Espainiara datorrena. Horretaz gain, Samantha Alleyne aktore britainiarrak ere bisitatuko du Donostia, ekitaldian parte hartzeko. Star Warsen Stormtrooper (eraso-tropetako kide) izandako lehenengo emakumea da, eta Disney garaiko sagaren bost filmetan agertu da.

The Pink Force Fundazioak antolatutako ekitaldi honek Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen lankidetza eta babesa ditu.

Programa


Azaroaren 26a, ostirala

  • 16:00etatik 18:00etara. Miramar Jauregia. Photocalla eta doako erakusketa, jendearentzat irekia.
  • 18:30ean. Maria Cristina hotela, Photocalla Stormtrooperrekin.
  • 19:00etan. Albin Johnsoni eskolta ematea Victoria Eugenia Antzokiraino.
  • 19:30ean. Victoria Eugenia Antzokia, Filarmonia Orkestra eta Abesbatzaren kontzertu solidarioa Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen alde. Kontzerturako sarrerak Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan nahiz Donostia Kulturaren webean eskuratu daitezke.


Azaroaren 27a, larunbata
  • 10:30etik 14:00etara. Miramar Jauregia. Photocalla eta doako erakusketa, jendearentzat irekia.
  • 17:00etatik 18:00etara. Elkartasunezko martxa (desfilea), Miramar jauregitik Donostiako Udaletxera (Alderdieder), Kontxa pasealekutik.
  • 18:00etatik 20:00etara. Udaletxeko terraza. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari omenaldia, eta photocalla.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/11/18-an argitaratua