Gorputza zaintzeko ohitura osasungarriei buruzko jardunaldiak izango dira udaletxean

Maiatzaren 9tik 30era egingo dira, osoko bilkuren aretoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Donostiako Udalak, Sendragrup Foroarekin eta Laboral Kutxarekin batera, osasunaren arloko bi dibulgazio jardunaldi antolatu ditu, “Gure gorputza zainduz bizitza osoan zehar" izenburupean. Maiatzaren 9tik 30era izango dira, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Jardunaldi horien bidez, zahartze prozesuan sortzen diren egoerei eta patologiei buruzko ezagutza, prebentzioa eta tratamendua zabaldu nahi dira herritarren artean.

Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek azpimarratu duenez, “oso garrantzitsua da, jada adin goiztiarretan, ohitura eta bizimodu osasungarrien gaineko prestakuntza eta ezagutza izatea; izan ere, hori nerabezaroan praktikan jarriz gero, nabarmen hobetu daitezke gaitasunak eta funtzionalitateak, eta hori baliagarri izango da, behintzat, etorkizuneko ahalmen fisiko eta mentalak modulatzeko.


Maiatzaren 9ko eta 30eko jardunaldiak


Maiatzaren 9ko eta 30eko jardunaldiak lokomozio aparatuari lotutako patalogien gainekoak izango dira. Zehazki, maiatzaren 9an, asteazkenean, “Hezurren zahartzea: prebentzioa eta irtenbideak” izango da gaia, eta maiatzaren 30ean, berriz, “Artikulazioen zahartzea: prebentzioa eta irtenbideak”. Bi jardunaldiak 19:00etan izango dira, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Eskema bera izango da bi egunetan: lau hitzaldi labur eta, ondoren, solasaldia.
  • Jardunaldi bakoitzeko lehenengo bi hitzaldiak patologiaren ezagutzarekin eta prebentzioarekin lotutako alderdiei buruzkoak izango dira: Zer da? Nola eragiten dio jendeari? Zer prebentzio neurri har daitezke elikaduraren eta jarduera fisikoaren ikuspegitik, halako patologiak izateko arriskua gutxitzeko?
  • Hurrengo bi hitzaldietan, ikuspegi medikotik nahiz kirurgikotik patologiari aurre egiteko eta ahal denik eta bizi kalitaterik onena izateko zer irtenbide egon daitezkeen azalduko da.

Hizlariak erakunde publiko nahiz pribatuetako langileak dira, eta nor bere jardun esparruan aritzen da prestakuntza, ezagutza eta esperientzia zabaltzen.


Programa


I. zatia: Hezurren zahartzea: Prebentzioa eta Irtenbideak. Maiatzak 9
  • Zahartze muskuloeskeletikoa: osteopenia, osteoporosia, sarkopenia.
    Maria Ariztia doktorea. Matia Fundazioa.
  • Ariketa Terapeutikoaren garrantzia hezurretako osasunean.
    Jose F. Aramendi doktorea. Osasunkirol, osasuna eta kirola. Hondarribia.
  • Medikuntza irtenbideak (aldaketak dietan, botiketan…) osteopenia eta osteoporosiaren aurrean.
    Iñigo Etxebarria. Debagoieneko Ospitalea.
  • Irtenbide kirurgikoak (ohiko haustura motak eta proposamen kirurgikoak).
    Gaspar De la Herrán. Donostia UnibertsitateOspitalea – Sendagrup Mediku Zentroa.

II. zatia: Artikulazioen Zahartzea: Prebentzioa eta Irtenbideak. Maiatzak 30
  • Artikulazioen zahartzea, gaiaren atarikoa.
    Itziar Vergara doktorea. Biodonostia.
  • Artikulazioen zahartzearen prebentzioa: pisuaren eragina. Inpaktu txikiko jarduera fisikoa.
    Eduardo Escobar doktorea. Sendagrup Mediku Zentroa.
  • Medikuntza irtenbideak (botikak, hyaluronikoa, hazkunde-faktoreak…).
    Jose Achalandabaso doktorea. Sendagrup Mediku Zentroa
  • Irtenbide Kirurgikoak (protesiak artikulazioaren arabera, motak…).
    Jaime Usabiaga doktorea. Sendagrup Mediku Zentroa.

2018/05/04-an argitaratua