Oporrak Bakean programan parte hartzen duten familiei harrera

Donostiako Udalak ohiko ongietorria egin die Donostiako hainbat familiatan uda pasako duten haurrei

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak hirian uda pasatzera etorri diren Saharako haurrei ohiko ongietorria egin die. Aurtengoan Donostiara Saharatik 5 haur etorri dira hiriko 4 familiatan uda pasatzera hainbat elkarteren lanari esker. Donostiako alkate Eneko Goiak, Berdintasun, Elkartasun eta Eskubide Zibileko zinegotzi Ane Oyarbidek eta udal talde ezberdinetako zinegotziek parte hartu dute harreran.

Oporrak bakean

Bi urte ondoren itzuli da Oporrak Bakean programa. Programa honen bitartez, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko aukera dute, eta familia euskaldunek Herri Sahararra lagundu eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera.

2022/08/10-an argitaratua