Donostiako bost parkek aire zabaleko zinema proiektatuko dute uda honetan

Proiekzioak izango dira Cristina Enea, Bidebieta, Txomin, Altza eta Amaran

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Cristina Enea Fundazioaren aire zabaleko udako zinema-zikloak bederatzigarren edizioa ospatuko du aurten. Berrikuntza nagusia da proiekzioak hiriko hainbat parketan egingo direla, Cristina Enea parkeko ohiko emanaldiaz gain.

Bi urtez nahitaez etenda egon ondoren, covid19aren osasun-murrizketak zirela eta, Cristina Enea Fundazioaren aire zabaleko udako zinema-zikloak bederatzigarren edizioa ospatuko du aurten. Berrikuntza nagusia da proiekzioak hiriko hainbat parketan egingo direla, Cristina Enea parkeko ohiko emanaldiaz gain. Besteak beste, Steven Spielberg, Woody Allen eta Wes Anderson zuzendarien filmak eskainiko ditu aurtengo edizioak.

Datak, kokalekuak eta izenburua


Ekainaren 24a, ostirala, 22:30ean, Araba parkea (Amara)
"E.T. Estralurtarra" (euskaraz)

Ekainaren 30a, osteguna, 22:30ean, Urumeako ibai-parkea (Txomin / Martutene)
"Fantastic Mr. Fox" (gazteleraz)

Uztailaren 1a, ostirala, 22:30ean, Arriaga parkea (Altza)
"Brian's Life" (gazteleraz)

Uztailaren 7a, 22:30ean, Cristina Enea
"Lotia" (euskaraz)

Uztailaren 8a, 22:30ean, Salvador Allende parkea (Bidebieta)
"Brian's Life" (gazteleraz)

Eguraldiagatik emanaldi bat edo batzuk bertan behera geratuko balira, bi data erreserbatuko dira, uztailaren 14a eta 15a, beren jatorrizko kokalekuetan ordu berean eman ahal izateko.

Marisol Garmendia Donostiako Udaleko ekologiako zinegotziak aurkezpenean adierazi duenez, "aire zabaleko zinema-ziklo hau aukera paregabea da Donostiako gauez gozatzeko, zinemako titulu klasikoak ikusi eta udako beroari aurre egiten diogun bitartean". Garmendiak gaineratu duenez, "aurtengo zikloak E.T. Estralurtarra (Steven Spielberg), Brian's Life (Monty Python), El dormilón (Woody Allen) eta Fantastic Mr. Fox (Wes Anderson) bilduko ditu, adin guztietako ikusleen gozagarri izango diren filmak".

Aurten, gainera, berrikuntza gisa, proiekzioak ez dira Cristina Enea parkera mugatuko, hiriko beste parke batzuetara ere eramango baitira. Helburua, ekologiako zinegotziak adierazi duenez, "aire zabaleko zinema eta horren inguruan sortzen den giroa hainbat auzotara eramatea da helburua, eta ez soilik Cristina Enean zentralizatzea, gero eta donostiar gehiagori ikuskizun honetaz gozatzeko aukera emanez".

Horrela, aurten proiekzioak Araba parkean (Amara), Urumeako ibai-parkean (Txomin/Martutene), Altzako Arriaga parkean eta Bidebietako Salvador Allende parkean izango dira, Cristina Enea parkean egin ohi diren proiekzioez gain.

2022/06/20-an argitaratua