Hiru proiektu lantzeko lehen bilera egin da Loilako Erriberan

Hizpide dira Alkain plazaren urbanizatzea, espazio estaliak eta trafikoaren abiadura.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Hilaren 6an, Loiolako Erriberako Ikasbide ikastolan, bilera bat egin zen auzotarren parte hartzearekin landu nahi diren 3 proiektuen berri eman eta lehen ekarpenak jasozeko. 45 pertsona inguru bertaratu ziren bilerara.

Udaleko Proiektu eta Obrak ataleko zuzendariak eta Alkain plazarako berrurbanizazio proposamena lantzeko enkargua jaso duen estudioko arkitektoak lehen diseinu aukerak aurkeztu zituzten, eta ondoren auzotarrek euren iritziak eman zituzten proiektuaren inguruan eta zalantzak argitu.

Sortu zen elkarrizketatik ondorioztatu zen proiektuari aldaketa batzuk egitea beharrezkoa dela: besteren artean, igarobideak ziurtatzea eta plazan egun egiten diren auzo jarduera batzuk egiten jarraitu ahal izateko zirriborroan agertzen ziren bi berdeguneetatik bat kentzea.

Udal ordezkariek ekarpen hauek aztertzeko konpromisoa hartu zuten eta apirilean egingo den hurrengo bilera batean proposamen berri bat aurkeztea. Bilera horretan ere Loiolako Erriberan jarriko diren gune estalien gaia tratatuko da.


Bi proiektu hauek 2021 eta 2023 urteetan garatu ziren Partaidetzazko Aurrekontuetan lortutako bozkei esker gauzatu ahal izango dira.

Maiatzean beste bilera bat deituko da trafiko abiaduraren inguruan hitz egiteko.

2024/03/08-an argitaratua