Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina zabalik hiriko euskaltegi eta zentro homologatuetan
Donostiako Udalak 440.000 € bideratuko ditu 2024-2025 ikasturtean donostiarrek euskara ikas dezaten
Donostiako Udalak, hiriko euskaltegiek eta zentro homologatuek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei. 2024-2025 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenek
izena emateko aukera dute irailetik aurrera hiriko euskaltegietan eta zentro homologatuetan. Hori gogoratzeko, dagoeneko sendotuta dagoen
#euskaldunízate leloa duen kanpaina jarri dute martxan.
Jon Insaustik, Kulturako, Euskarako eta Turismoko zinegotzi ordezkariak eta euskaltegi eta zentro homologatuetako ordezkariek elkarrekin aurkeztu dute #euskaldunízate kanpaina. Jon Insaustik adierazi du kanpainaren leloak ezin hobeto jasotzen duela zabaldu nahi den mezua,
"hitz-jokoak euskalduntzeko modu ugari adierazten ditu, eta euskaraz eta gaztelaniaz du esanahia: euskaldun izatea, euskaraz, eta euskara ikasita euskalduntzea, gaztelaniaz”.
Eskaintza zabala eta behar guztietara egokitua
- Ikastaro eskaintza zabala dute euskaltegi eta zentro homologatuek. Alde batetik, ikasturte osoan zehar ematen diren euskara ikastaro arruntak eskaintzen dituzte edozein herritarren beharretara egokitzen diren ordutegiekin: astean maiztasun eta ordu gutxiko ikastaroetatik hasi eta eguneko 3 eta 5 orduko ikastaro intentsiboetaraino.
- Horrekin batera, autoikaskuntzako ikastaroak ematen jarraituko dute euskaltegiek. Online ikastaroak emateko programak dira, eta, kasu horietan, ikasle bakoitzak bere kasa antolatzen du egin beharreko lana, bakarka eta egokien irizten dion ordutegian. Horri gehitzen zaizkio zenbait tutoretza edo mintza-saio.
Ikastaro arruntak
- Ikastaro horiez gain, gero eta jende gehiago matrikulatzen da xede berezia duten taldeentzako egokitutako ikastaroetan. Talde desberdinen behar komunikatiboetara egokitutako ikastaroak dira hauek eta euskaltegiek eta Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatzen dituzte:
Xede berezia duten ikastaroak
440.000 € dirulaguntzetan
Aurrekontuari dagokionez, 2024-2025 ikasturtean herritarrek egindako ikastaro arruntak diruz laguntzeko 305.000 € bideratuko ditu Udalak eta beste 135.000 euro xede bereziko ikastaroetarako.
Aurten HABEk (Eusko Jaurlaritza) urratsa eman du euskara hasierako mailan doan ikasi ahal izateko. Hala, A1 mailan matrikulatzen denak matrikularen zati txiki bat ordainduko beharko du bakarrik (ordu bakoitzeko 0,6 euro) eta ikasturte amaieran dirua itzuliko diote, baldin eta euskaltegiak A1 maila aitortzen badio eta gutxienez %75eko asistentzia izan badu.
Epeak dirulaguntzetarako
2024-2025 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenek Donostiako edozein euskaltegitan izena emateko aukera izango dute. Donostiako Udaleko
Euskara Zerbitzuak ikastaro horietarako dirulaguntza eskatzeko
epea maiatzaren 31 arte luzatuko du. Ikasleek, ikasturtean zehar, ikastaroa hasten duten egunetik eskatu ahal izango dute dirulaguntza.
Dirulaguntza eskaera:
- Online egiteko aukera izango dute herritarrek www.donostia.eus eta www.donostiaeuskaraz.eus web orrietan
- Era berean, Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plaza, 2)
- Udalinforen bulegoetan (Easo, Arroka, Morlans eta Altza) ere eskatu ahal izango da
Erlazionatutako dokumentuak
2024/09/04-an argitaratua