Donostiako bandera Kanchenjungara igoko da

Iñigo Castiñeyra alpinista donostiarra saiatuko da bandera munduko hirugarren mendi altuenean zabaltzen

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Iñigo Castiñeyra alpinista donostiarra maiatzaren 9an irtengo da Donostiatik Katmandura. Bertan, gainerako espedizioarekin bat egingo du munduko hirugarren mendi altuena igotzen saiatzeko. Castiñeyrarekin batera beste bost alpinistek espedizioa osatuko dute. Martin Ibabe Kirol zinegotziak eta alpinista donostiarrak berak aurkeztu dute Castiñeyrak Donostiako bandera Kanchenjungaren gailurrera eramaten saiatuko den espedizioa.

Martin Ibabek azpimarratu du, Iñigo Castiñerya 8.000 metrotako gailur gehien lortu dituen donostiarra dela. 2022an Gipuzkoako alpinista onena izendatua izan zen, eta Donostiako Udalak aurreko urteko kirolari bikainei eskainitako Urrezko Kirol Txartela eman zion. Horiek horrela, Ibabek gaineratu du, Donostiako bandera munduko gailur esanguratsuenetako batetan ikustea oso harro egoteko modukoa izango dela, eta zorterik onena opa egin dio Castiñeyrari.

Iñigo Castiñeyrak, adiz, esan du, hiriko bandera Kanchenjugara eramateko aukera izatea oso hunkigarria dela. Horrenbestez, Udalari eskerrak eman dizkio emandako laguntzagatik eta honakoa adierazi du: "Espedizioko kideok talde indartsua osatzen dugu. Ziur naiz elkarrekin gailurrera iritsiko garela, eta bertan, bandera mundu osoari erakusteko aukera izango dugula":

Aurreikuspenen arabera, espedizioak maiatzaren amaieran gailurra egiteko moduan egongo litzateke.

2023/03/27-an argitaratua