Udaltzaingoak lau patruila auto elektriko berri izango ditu

Tokiko Gobernu Batzordearen beste erabakia udalaren lokalak lagatzea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzordeak Donostiako Udaltzaingoari lau ibilgailu patruila auto elektrikoak hornitzeko (renting sistema) kontratazio espedientea onartu du.

Eneko Goia alkateak nabarmendu duenez, “Udalak bere zerbitzu guztietan ingurumenaren jasangarritasuna lortzeko ematen dituen urratsen beste adibide bat da hau”.

Beraz, patruila-auto berriek %100 elektrikoa den erregaia (0 igorpeneko motorra) duten autoak izan beharko dute, karga-sistema barne, eta gutxienez 300 km-ko autonomia izan behar dute. Renting kontratuak 4 urteko iraupena izango du, ibilgailuak ematen diren egunetik hasita, eta berau luzatzeko aukera egongo da.

Udalaren lokalak lagatzea


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du zenbait lokal herritarren erakunde desberdinei lagatzeko proposamena.

Dohainik egiten diren esleipenak dira. Urte baterako kontzesioa izango da, eta gehienez lau urtez luzatzeko aukera izango da. Horrela, zuzeneko esleipenaren bidez lokalak erabiltzeko aukera eman zaie hurrengo erakundeei:
  • Txasiss Kultur Elkartea (Juan Carlos Guerra 38, 3. lokala)
  • IZBE - Intxaurrondo Bizilagun Elkartea (Intxaurrondo 54)
  • Bizi Bide, Al-Anon eta Hazi Ikasi Eskola laguntza solidarioa (Leire 1, 2. lokala)
  • Txanpontxo Kultur Elkartea (Julio Urkijo 38)
  • Ondare izaerako bi lokal ere uzten dira, baldintza berdinetan:
    • Kristonkino Colectivo Audiovisual elkarteari (Katalina Eleizegi 44, 3. lokala)
    • Plazara Goaz Euskara Batzordea (Zarategi 63, beheko lokala eskuinean eta sotoa)

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/10-an argitaratua