Igande honetan, urriaren 29an, Bretxako Arrandegi eraikinean egiten ari diren obretarako instalatuta dagoen dorre-garabia desmuntatuko da.
Desmuntaketa lanak 8:00etan hasiko dira, hori dela eta Aldamar eta Euskal Herria kaleak itxiko dira Arrandegi eraikinaren parean, trafikoa Iñigo kaletik desbideratuz, ondoren San Juanetik Boulevardera joateko.
Halaber, Aldamar kalean motorrak aparkatzeko eta Euskal Herria kalean ibilgailuak aparkatzeko tokiak erreserbatuko dira.