Zurrumurruen aurkako III Gazteen topaketa” - Iruñea 2018

2018ko irailaren 6tik 9ra, Iruñean ospatuko den zurrumurruen aurkako gazteen topaketan izena emateko epea zabalik dago.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Espainiako Estatuko 6 hiri ezberdinetako, 13-17 urte bitarteko, 55 gazte elkartuko dira Iruñan.

Donostiako Udaleko Donostia Gazteriak eta Kultur Aniztasun sailek hain zuzen ere, ekimen honekin bat egitea erabaki dute.


Donostiatik zehazki zortzi gaztek bidaiatu ahal izango dute. Topaketan, Bilbao, Cartagena, Getxo, Iruña eta Tenerifeko gazteekin elkartuko dira. Topaketa baino lehen Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren inguruko formazioa jasoko dute.


III Topaketa honen helburuak honakoak dira:

- Jatorrizko udalerrietan zurrumurruen aurka ariko diren gazteen sare parte hartzaile eta aktibo bat sortzea.

- Topaketarako eta esperientziak trukatzeko espazioak sustatzea, etorkinen aurkako zurrumurruak errotik desagerrarazteko.

- Zurrumurruen Aurkako Estrategia ikusgarriago egitea, bai gure lurraldean, baita lurraldetik kanpo ere.


Gazteek prestakuntza tailerretan, zurrumurruen aurkako proposamenen ekoizpena sustatzeko ikerketa sortzailerako espazioetan eta zurrumurruen aurkako proiektu posible eta zehatzetan laguntzeko foroetan parte hartuko dute. Bisitak egingo dituzte eta aisialdirako eta kohesiorako espazioak ere egongo dira.

Behin Topaketa bukatuta, gazteek proiektuak aurkeztuko dizkiete udal bakoitzeko arduradunei.

Nabarmendu, ekimena erabat doakoa izango dela parte hartzaileentzat.

IZEN-EMATEAK


1.- Internet bitartez: HEMEN

2.- Donostiako Udaleko Gazteria Bulegoan (Mari kalea, 1-1., Goikoa Jauregian)

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00.

Ezarritako epeak honakoak dira:

Izena emateko epea: 2018ko ekainaren 15etik 26era.

Zozketa eguna: 2018ko ekainaren 27an.

Informazio osagarri guztia (zozketaren emaitzak, programazioa, e.a.) eskuratzeko bideak: www.donostia.eus/Elkartrukeak webgunea eta Donostiako Udaleko Gazteria Bulegoaren 943 481909 telefonoa (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00).

2018/06/15-an argitaratua