Behin betiko izen emandakoen zerrendak, hezkuntza eskaintza eta zozketa 2020-21

Zozketa online egin da ekainaren 12an, 13:00etan. Emaitza 6 zenbakia izan da. 6tik aurrerako zenbakiak dituzten pertsonek lehentasuna izango dute plazen esleipenean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Hezkuntza eskaintza, eskolan dauden eskola-plazak zehazteko kudeaketa-tresna da. Eskaintza hori, ekainaren 12an argitaratuko da. Aldez aurretik, ekainaren 5ean, 2020-21 plaza hutsen zenbatespena argitaratu zen web orrian, izena emateko orientazio gisa, COVID-19ren ondoriozko berrantolaketaren ondoren.


Hezkuntza eskaintza egiteko, eskolako ikasleen banaketan oreka hobetu nahi da, eskaini beharreko plazei honako ezaugarri hauek esleituz: adina, sexua, egoitza, maila, tresna eta/edo espezialitatea, taldeko ikasgaien kasuan.


Irizpide orokor gisa, sexu jakin bateko ikasleen %30a baino gutxiago duten espezialitateetan, plaza-eskaintzak sexu minoritarioari eskainitako plazen %70 hartuko du barne.


Plaza hutsak esleitzeko prozesua amaitzean, plaza hutsak badaude (1. aukera zein 2. aukera), hezkuntza-eskaintza aldatuko da, eskaerara egokituta, ahalik eta eskabide gehien sartzeko onartutakoen zerrendekin.


Ikasleak eskolan hobeto banatzeko, indarrean dagoen Antolakuntza eta Jarduera Araudiko VI. Tituluan jasotako irizpideei jarraituko zaie:


1. maila

  • Eskatzailearen adina taldera egokitzea
  • Eskolan berankortasunik ez edukitzea
  • Donostian erroldatuta egotea
  • Eskatzailearen lehen aukera
  • Eskatzailearen bigarren aukera


Dantza
  • Eskatzailearen adina taldera egokitzea
    • Dantza Klasikoan II.1 mailara arte (8 urte)
    • Dantza Garaikidean eta Euskal Dantzan maila guztiak
  • Dantza Klasikoan, 9 urtetik aurrera, maila-probaren emaitzak (elkarrizketa, inskripzioan emandako datuak). Maila-probarik egin ez duten pertsonak esleipenik gabe geratuko dira, eta matrikulazioa amaitu ondoren taldeetan hutsik geratzen badira, proba bat egin ahal izango dute taldea esleitzeko.
  • Eskolan berankortasunik ez edukitzea
  • Donostian erroldatuta egotea
  • Eskatzailearen lehen aukera
  • Eskatzailearen bigarren aukera


Instrumentu Espezialitateak eta Musika Proiektuak
  • Eskolan berankortasunik ez edukitzea
  • Donostian erroldatuta egotea
  • Eskatzailearen lehen aukera
  • Musika Tailerra (7 urte) eta 12 urtera arteko Musika Proiektuak ikasi dituzten pertsonen eskaerak
  • Eskatzailearen bigarren aukera


Taldeak eta beste irakasgai batzuk
  • Probetan egiaztatutako maila, taldearekiko egokitzapena eta hutsik dauden espezialitateak. Maila-probarik egin ez duten pertsonak esleipenik gabe geratuko dira, eta matrikulazioa amaitu ondoren taldeetan hutsunerik geratzen badira, proba bat egin ahal izango dute taldea esleitzeko.
  • Eskolan berankortasunik ez edukitzea
  • Donostian erroldatuta egotea

Ezarritako irizpideen arabera, onartuen eta itxaron beharrekoen zerrendak prestatuko dira, 16:00ak baino lehen behin-behinekoz argitara daitezen.


Astelehenean, hilak 15, 16:00etatik aurrera, mezu elektronikoak eta gakoak bidaliko dira, onartutako pertsonen matrikulak ekainaren 17tik aurrera esleitutako orduetan egin ahal izateko.

Azkenik, itxaron zerrendak ekainaren 25ean kudeatzen hasiko dira, hutsik gelditzen diren plazak betetze aldera.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/06/12-an argitaratua