Donostiako Udalak plaka bat jarri du Gregorio Ordoņezen omenez

Udalak omenaldia egin dio alkateorde donostiarrari bere erailketaren 25. urteurrenean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak plaka bat jarri du Gregorio Ordoņezen omenez duela 25 urte hil zuten tokian. Donostiako alkateak, Eneko Goiak, eta udalbatzako kideek, Ordoņezen familiarekin batera, omenaldia egin diote hiriko alkateorde zenari lore-eskaintza batekin.

Gregorio Ordoņezen hilketa 1995eko urtarrilaren 23ko eguerdian izan zen, Donostiako Parte Zaharrean. Ordoņez, 36 urtekoa, ETAko komando batek hil zuen inguruko jatetxe batean bazkaltzen ari zela.

Ekimen honekin, Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, konpromiso irmo bat mantentzen jarraitzen du: terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak herriaren oroimenean iraunaraztea eta haiei buruz egia kontatu, justizia egin eta ordain morala nahiz duintasuna emateko eskubidea zaintzea.

2020/01/27-an argitaratua