Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 21. ekitaldian parte hartzeko epea zabalik
Lanak aurkeztu ahal izango dira 2025eko urtarrilaren 31 arte
'
Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 21. ekitaldiak' parte hartzera gonbita egin nahi die haur eta gazteei, edozein marrazketa teknika erabiliz, Giza Eskubideen Adierazpen unibertsalaren, 3. artikuluaren inguruan hausnartu dezaten. Bertan, bizitzarako, askatasunerako eta segurtasunerako beharreko eskubideak jasotzen ditu. Nola irudikatzen dituzu eskubide horiek? Zer beharko litzateke horietaz gozatu ahal izateko?
6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazte guztiek parte hartu ahalko dute, banaka edo taldeka parte hartzeko aukera dago, ikastetxeen, haurtxokoen, gaztelekuen, elkarteen, arte akademien et abarren bitartez edo modu librean.
Parte-hartzailearen adinaren arabera,
lau kategoria proposatzen dira.
- 6-8 urte
- 9-12 urte
- 13-15 urte
- 16-18 urte
Lanak aurkezteko epea, 2025eko urtarrilaren 31 arte, eguerdiko 15:00etan.
Lanak ekartzeko edo bidaltzeko helbidea:
Donostiako Udala: Giza Eskubideen atala
Aiete pasealekua, 65
Aiete Jauregia 1. solairua
20009 Donostia
Sariak, erakusketa eta liburuxka
Epaimahai ofizialak aurre sailkapen bat egingo du, eta irabazle batzuk nortzuk diren erabakiko du; gero herritarrek ere horien artean kategoria bakoitzeko lanik hoberenak aukeratu ahal izango dituzte Giza Eskubideen webgunearen bidez:
www.donostia.eus/gizaeskubideak
Sariak, 2025eko apirilaren 13an banatuko dira, Udaletxeko Udalbatza Aretoan.
Lan guztien erakusketaren gain, "Bazen behin irudi bat..." liburuxka argitaratuko da parte-hartzaile guztiei banatzeko, lan onenen eta sentiberatasun gehien dutenen hautespen batekin.
Lehiaketa Donostiako Udalak antolatu du,
Giza Eskubideen sailaren bitartez.
Erlazionatutako dokumentuak
Oinarriak
Eskuorria
2024/10/02-an argitaratua