“Faisaien Irla (La isla de los Faisanes)" filmak irekiko du Giza Eskubideen 22. Zinemaldia

Apirilaren 4tik 11ra egingo den zinemaldiaren programazioaren aurrerapena

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Asier Urbietak zuzendutako Faisaien Irla (La Isla de los Faisanes) (2025) euskal ekoizpenak inauguratuko du apirilaren 4an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia, Udaleko Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatuta.

Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean garatuko da Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean eta hiriko beste gune batzuetan.

Mugako thriller hau Asier Urbietak zuzendutako lehen film luzea da, eta Jone Laspiur (Ane, 2020) Goya sariduna eta antzerkiko aktore Sambou Diaby saritua ditu protagonista, Itziar Ituño eta Josean Bengoetxearen lankidetza bereziarekin, eta Asier Urbietak eta Andoni de Carlosek idatzia da, azken hau Goya sariduna Handia (2017) filmagatik.

Filma (euskaraz eta frantsesez mintzatua) sei astez filmatu zen trama garatzen den ingurune naturaletan (Irun, Hendaia eta Donostia).

Sail Ofizialeko film luzeen aurrerapena



Urtero bezala, zinemaldiak hainbat gai eta istorio bilduko ditu, esaterako: AEBetako eskubide zibilen aldeko borroka, Harry Belafonteren figuraren bitartez; Souleymane migratzaile ginearraren bizitza frenetikoa, Parisko kaleak zeharkatzen janari banatzaile gisa bizimodua ateratzen duena, edo Mexiko Hirian espazio publikoak egunero garbitzen diharduten emakumeen istorioa.

Bestetik, Lagosen (Nigeria), Afrikako bigarren hiri jendetsuenean, beren etxeak ez galtzeko talde batek egindako borroka erakutsiko da, eta leiho bat irekiko zaio iraganari, 1968ko Pragako Udaberrian eta Ceauşescuren erregimenaren azken egunetan izandako gertaerak kontatzeko.

19:00/20:00etako emanaldien ondoren egingo diren solasaldietan gaurko hainbat gaitan sakonduko da, filmetako ordezkariek eta giza eskubideen arloan lanean diharduten pertsona, ekintzaile eta erakundeek parte hartuta; beren esperientziak publikoarekin partekatuko dituzte.

Sail Ofizialeko film luzeen aurrerapena

2025/02/28-an argitaratua